Goaz taldearen aurrenengo antzezlariak
Tente, ezkerretik eskuinera: Martin Beristain, Jose Mari Agirregabiria, Jesus Mari Ostolaza, Kurutze Sorazu, Arantxi Sorazu, Martin Idiakez (G.B.), Lukas Dorronsoro, Maria Luisa Mujika eta Gillermo Andonegi. Belauniko, Pedro Agirrezabala, Iñaki Astigarraga, Sasiolaneko semea, Joserra Zulaika, Luis Mari Agirrezabala eta Maite Arregi
Argazkia 1975eko urtarrilaren 3koa da, ostirala; gogoan ez dudan arren segurutik biharamunean izan zen lehendabiziko antzezlanaren aurreko azken saioan aterata. Ez dut aurkitu estreinu-egunaren informazio zehatzik; bai, ordea, apirilaren 5ean Zestoan izan zenaren berri. Beti ere Lukas Dorronsororen zuzendaritzapean.
Garai hartan hamaika antzerki-talde izan baziren euskal panoraman. Haietarik ezein geratzen denik ez dut uste, Goaz taldea edo izan ezik, hain zuzen ere.
Oztopoak eta zailtasunak gaindituta oraindik ere GOAZ-ek oraindik bizirik dirau!!!!