Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Zentzugintzaren etena (Azurmendi 8)

Zentzugintzaren etena (Azurmendi 8)

Markos Zapiain 2011/07/29 13:08

Gizakiok etengabe ari gara gure bizitza proiektatzen, nortasuna egikaritzen; horrela harrapatzen gaitu heriotzak. Bi denbora molde kontrajarri dauzkagu: batetik, gogoaren etengabeko zentzugintza; bestetik, bizialdi mugatua. Gogoa etorkizunera zabalik dugu bizirik gauden bitartean, nortasunak asmatuz, proiektuak eta zentzuak; alta, etorkizunak azken batean heriotza dakarkigu. Heriotzak amaitzen dizkigu bizilanak, bizi proiektua burutu gabe ebakitzen digu ezinbestez. Hain zuzen, Azurmendiren hitzetan, “heriotza, berez, bizitzaren proiektu edo zentzuaren ukoa besterik ez da, eta ezin zaio zentzurik eman, bizitzari zentzua ukatuz baino, edo -berpizkundearen ideiagaz edo- uko eginez heriotzari berari.”

Heriotzaren etengabeko zemaiak ez digu aukerarik ematen gure denboraren zentzuaren arazoa ez planteatzeko, gure bizitzarena. Iragankortasunak exijitzen dio bizitzari zentzua: kontua da zertarako hartu nahi duzun denbora eta zertarako ez, zeri emango diozun zure bizialdi bukakorra, zerk gogobetetzen zaituen, zerk asetzen duen zure zentzu beharra. Urte batzuk dauzkazu, hautatu beharrean zaude zer egin nahi duzun hil baino lehen. Bazterturiko aukerak galdurik geldituko dira sekula betikoz.

 

Bada tradizio indartsu eta ulergarri bat heriotzaren saihestezina aintzat hartu eta gozamen pribatura jo izan duena. Baina Azurmendik nahiago du aurrekoa bezain gurea den beste tradizio bat, norabide indibiduala gainditzen duten markoetan bilatzen duena bizitzaren legitimazioa eta zentzua, “norbere zoriontxoari uko eginez, bestearen zorigaitzarekin solidario. Ruandako haurrak eskolatzera eta gaixoak zaintzera joango da bat, besteak langileriaren edo aberriaren askapenari entregatuko dio bere existentzia osoa, arteari edo literaturari sakrifikatuko dizkio enkamu guztiarekin orduan eta orduak, euskararen herriaren bizirapuenari eskainiko dizkio praktikan bere ofizio eta afizioak...”.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.