Ames bat
Hona haren lekukotasunan pasarte batzu:
Antxiñatik etorrittako gizona naiz. Gizaburuko olagizona. Eta ez dakitt zer izan dan, Amotoko Marin lo-bedarra edo, bidai astrala edo, kontua da Lea errixotik behera ekarri nabela Lekeittioraiñok. Baiña zihero aldatuta ikusten dot dana; mahasti guztiak etxez beteta, gaztelu-moroko torre altuak... Hondarzabal atzekaldian horma haundixa be egin dabe, lehen lumerak zeguazen lekuan... hondarrian bertan ez da enbarkaziñorik ikusten, eta bai ostera dozena bat kaja hori eta orlegi, eta egurrezko bidia, eta ura darixen burdiñezko hagak... Horri begira nenguala susto demasa hartu dot gaiñera, eze, bapatian Jangoiko-moroko baten abosa entzun dot, nundik zeorren ez dot jakin behintzat: ez-dakitt-zelako tenperaturia dagola-ta, uran egoeria ba-dakitt-zelakua dala-ta... Tira, sustua pasauta begira segidu dot eta haria be lekuz aldatuta somatu dot, nere denporan eregittako Lazunarriko malekoian eragiña seguru... igual horretxeittik zabaldu dabe portua... Halan be, bertan ez dot ganorazko naorik ikusi, bai ostera dozenaka enbarkaziño txiki, kinttale bat arrain hartzeko be balixo ez dabenak...
Etorkizuneko jente hau harrigarrixa da: hondarra etzindako jentez beteta ikusi dot ¿gaisorik ete dagoz? Euzkixak gogor jotzen dau baiña halan be danak erdi billotsik ¿tuberkulosisa osazeko edo? Jentian berbeta arraro honetatik aittu doten apurrak be ez desta asko argittu: euzkixa gura ei dau jentiak, eta horregaittik etzintzen da hortxe; baiña era berian ez ei dau euzkixan eragiñik jaso gura, eta ukendu lodixekin tapatzen dau azala ¿burutik eginda dagoz ala? ¿zergaittik ez dagoz orduan arbolapian?
Halan be, gehixen harrittu nabena Norteko nasan ikusi dotena da, tinglau gaiñian. Ez dakitt ba, sasoi honetako ikuskizun erlijiosua ez dan izango. Andamixo baten gaiñian, gizon bat dago bailarina jantzitta, velocipedo baten gaiñian, itxasora begira. Parian, berrogetamar bat lagun berari begira; bardintsu jantzitta, baiña lurrian. Ofiziatzailliak bestiei orruka dihardu, aginduak emoten, eta hau be Jangoiko-morokua izango da eze, ni herrixan bese puntan egon arren ederto entzutzen dot harek diñuana. Azpikuak behinzat errespeto haundixa detse: harek esandakua egitten dabe, sufrimendu arpegiz baiña gogo onez; seguramente erlijiño barri honetako pekatarixak izango dira penitentzixan. Gaiñera batek dakitt ze kolpe emoten detsezen, azpittik entzutzen dirazen dunbada demasangaittik diñot; maillu-junguria emoten dau, dunba-dunba-dunba-dunba... olan andaparako ur jarixuari amaiñ emoten detsagunian lez.
Hau esanda, espiritismo gelan haize korrientia sartu zan, mesa-camillako zamaua dantzan jarri eta kandelak emetau zittuana, eta alarau haundixa entzun zan, antxiñako gizonan boza Kabauko haizuluan behera galdu zalarik.