Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

"Sorgin seinalea" komiki-sailari buruzko erakusketa

2023/10/28

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea kari, Donostiako Udal Liburutegi Nagusian izango da urriaren 27tik azaroaren 18ra eta Irungo Carlos Blanco Aginaga Kultur Gunean azaroaren 23tik abenduaren 12ra

"Sorgin seinalea" komiki-sailari buruzko erakusketa - Gehiago irakurri

Gure Txikitoren historia, nork kontatuko zain

2023/10/26

Jose Agustin Larrañagak bere kasa argitaratu (1) du “Indalecio Zarasqueta Uriarte. CHIQUITO DE EIBAR. El rey de la pelota” liburukotea, non pilatu duen sekula izan den pilotaririk onenaren datu-bilketarik ugariena. Ezin esan biografía denik, egiteke jarraitzen duen noizbaiteko biografiaren oinarrizko dokumentazio joria baizik. Hartara, ez al dago inor “pilotaren erregearen” historia kontatzeko gertu? (2).

Gure Txikitoren historia, nork kontatuko zain - Gehiago irakurri

Bidasoa 2018-2023

2023/10/23

Bederatzi lagun hil dira azken bost urteetan Bidasoako muga pasa nahian. Eta ez dira ibaiagatik hil: Frantziako estatuaren politika arrazistagatik baizik. Horiei eskaini die Fermin Muguruzak azken dokumentala, «Bidasoa 2018-2023».

Bidasoa 2018-2023 - Gehiago irakurri

Amerikar epopeiaren kontzientzia txarra gogorarazteko westerna

2023/10/22

Errealitateak fikzioa gainditzen omen du. Nork daki beti ote den horrela, baina Martin Scorseseren “Killers of the Flower Moon” (Los asesinos de la luna) filmak (1) gogotik ematen duen arren --thrillerra baino gehiago-- nobela beltzik beltzena, ez da fikzioa, orain ehun urte Oklahoman benetan izandako kasua baizik, David Grann kazetariak egiazko gertakariak ikertu eta 2017 urtean argitara emandako liburutik (2) jasoa.

Amerikar epopeiaren kontzientzia txarra gogorarazteko westerna - Gehiago irakurri