Medikuak Eusko Legebiltzarrean ikerketa eskatzen
Aspalditik ia ez dut telebistarik ikusten baina suposatzen dut ETBn ez zituztela publiko egingo Angel Bidaurrazaga eta Juanjo Martínezen saioak eta are gutxiago gure politikarien erantzun antzu eskasak. Zientziaren kontsentsuaren izenean ikerketa zientifikoa egitea ukatzen.
Ikustekoa gero, gure komunikabide eta politikariek ezkutatzen digutena (zatika ikusi barik agerraldi osoa ikustea nahi izan ezkero -57 min-, azkeneko bideoan ikusgai):
Angel Bidaurrazaga, euskaraz, zentsura eta totalitarismoa salatzen
Lotsagarriak gure politikarien erantzunak. Flipatzekoak, Estatu Batuetako Kongresuko txostena mahai gainean egonik. Maila handiko zientzia mahai gainean. Han ikerketa egitea erabaki eta hemen ukatu. Erabaki politikoak zientziaren izenean inongo kriterio eta froga zientifiko barik hartu eta oraindik hartzekoak. Angel Rico, PSOEkoa bereziki parregarri. Jarrera normalena, Voxekoa, Amaia Martínez, galderak eginez gutxienez, errespetuz Bilduko Rebeka Ubera, txintik ere ez esan gabe eta baita PPko Garrido ere, beste gogoeta batzurekin osteleritza eta abarrei kalteekin... PNV eta PSOEren haserre tonua, harrigarria eta kezkatzekoa, ikerketa egitea ukatzen, gezurretan oinarrituta (eta Zientziaren kontsentsuaren izenean... zientzia egiteko aukera bera ukatzen). Ikerketa egitea eskatzea, arriskutsua!!!! Politikariek euskal hiritarrak tontotzat hartu gaituzte. AEBetako demokraziak akats ugari izango ditu, baina han politikari ezjakinek jakin dezaketenei ikertzeko eskatzen diete eta baita ikerketa egin eta publiko egin ere. Hemen ez... Gainera zentsura egon dela agerraldi publikoan ukatu eta seguruenik saio instituzional publiko berdina, zentsuratu.
Politikarien esanei erantzunez, Juanjo berriro:
Agerraldi osoa, hemen ikusgai
Informazio gehiago, nola ez, Independentean.