Ebroko frentian: 1000 bidar entzunda, fondoko paisaje bat izan dok oiñ arte. Kanpotar baten ikuspegixak berau (gure burua) interpretatzen asko laguntzen jok.
Azalpenak
Historixia urriñeko ikuspegittik hartuta, emoten jok ezin zeikiala bestela gertatu: nazixen exterminiuak, Normandiako desembarkua, Alemanian zatitzia... Ondorixo automatikuak barik, aukerak izan zittuan eta liburu honetan hórren azalpena topau juat, oiñ arte sekulan hausnartu ez nebana. Hori, interesgarrixena.
Hortik aurrera, kontatzeko formia oso entretenigarrixa dok, eta liburuonek be total absorbiduta euki nok, egun askotako gozamenian.
Paperjale.eus-en botatako beste iruzkin batzuk (atzetik aurrera):
- Japonen azken dramian zain, bajirudik idazlia komunista ustelekin sartuko dala (aurreko liburutik igartzen jakon alboraketia).
- Begiratu bihar izan juat: kadril dantzia. youtu.be/o84EPH75MmI?si=If1DkTqYbpV1lFKW
- Gerrako paradoxak: 1) Kontzentraziño esparruko buruzagixakin enrollatzen dan presuak beste preso guztiendako abantailak lortzen jittuk, nahiz eta eurendako (eta bere buruandako, adb. sonderkommandoak) gorrotagarrixa izan. 2) Askatzailliak etortzeko irrikittan egon, baiña tropak sartzian hi bortxatzia. Donostia goguan.
- Begiratu bihar izan juat: Tiergartengo dorre antiaereua. Zelako #brutalismo adibide ederra! amodelcastillo.blogspot.com/2019/06/flakturme-berlin-tiergarten.html?m=1
- Beste larrapastada bat, edo kontu faltia, edo nik dakitt zer: Erik soldau nazixak schutzstaffelekuen gaiztotasunan aurrian izaten daben "konbertsiñua". Ez juat esaten gertatuko ez zanik, e? Baiña 0°tik 180°tarako itzuli hori, egunetik gabera, ba... hobeto landu heinkian Follett. 😏
- Behin pasautakuan, emoten jok historixia norabide bakarreko bidia dala. Halan be, errealidadian, bidegurutzez josittako errepidia dok, eta oin dakigun ildua hartu biharrian, beste edozein hartu zeikian. Follettek errekurtsuori maisuki erabiltzen jok, eta halan Gerla Handiko jakiñeza eta intseguridadia ondo islatu juan legez, oin Alemania nazixan gorakadia eta rusuen erretiradia egoera oso emozionantia dok, nahiz eta jakiñekua izan geroko billakaeria zeiñ izango zan. Kontalari ona.
- Dana perfektua ez dalako izango, hutsak be ba jagozak: neskak "AktionT4" aplikatzen daneko klinikan sartzen dirazenekua, ez dok bape sinesgarrixa. Hori idatzi detsan "negro"ari gitxi pagauko ete jetsan, Follettek? Ala egun horretan inspiraziño barik jeguan, pasarte-gako hori bizkor garbitzeko gogoz?
- Begiratu bihar izan juat: en.wikipedia.org/wiki/Ma!_He%27s_Making_Eyes_at_Me
Errepublikian aldeko indarrak asko be ugarixaguak ziran, kolpistenak baiño. Zer gertatu zuan, orduan? Entzunda dakatenez, ezkerreko indarren batasunik eza gakua izan zuan. Liburuan horren ardura nagusixa komunistei egozten jakok. Hori ete da, eurekingo ezkerretik ikusi izan doten ezinikusixan arrazoia?
Gaztetan komisario politiko izandako komunista eibartar bat elkarrizketatu najuan behiñ. Maittagarrixa begittandu jataan ba! [EGUNERAKETA: datua oso zabalduta jagok baiña ez dok zuzena, Oka Txiki ez zan komisario politikua izan, hamentxe argitzen jok gaizkiulertua https://ahotsak.eus/eibar/pasarteak/ab-089-006/ ]
Gustora irakortzen najabilk. Oiñ arte interesgarrixena AEBetako klase sozialen kontua izan dok, nerabien ikuspegittik ikusitta. Europakuen aldian hain desbardiña.
Baiña interesgarrixena ointxe (p.197), 1936ko Espainiako kolpe saiakeria agertzian izan dok, eta Europako pro/antifaszismotik zelan hartu zan. Bizitza osuan inguratu nauk gai horrek, baiña "barruko" ikuspegixakin. Deigarrixa egitten jataan, esate baterako, Nazioarteko Brigaden kontua. Zer dala eta etorri ziran hainbeste gazte, gure alde burrukatzera? Hamen ondo azaltzen dok: faszismuan gorakadan testuinguruan (Hitler, Mussolini boterian, Erresuma Batuan eta Frantzian be faszistak be goraka...) Espainian jentiak kolpistei aurre egittiak itxaropen haundixa ixotu juan. Hortik lagundu nahixa...