Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Emakume artzain baten egunerokoa

2023/11/19

Astean zehar familia ospakizunak izan ditugu. Baina ez ditut gaur horiei buruz hitz egingo. Beste ospakizun bat ekarriko dut gaur txoko honetara: Josebe Blanco Alvarezen «Hausnarrean. Ardiek egiten naute artzain» liburuaren Urruñako aurkezpenean egon nintzen ostegunean, hilak 16.

Emakume artzain baten egunerokoa - Gehiago irakurri

Gregorio Muroren "Iker eta Ixone" sailaren lehenbiziko hiru istorioak berrargitaratu ditu Harrietek

2023/11/18

Istorio eta marrazki politdun haurrentzako sail honetan, izaki mitologikoak oraindik gizakien artean ibiltzen ziren garaiko euskal herrixka bateko bi gaztetxok lamiak, Sugaar, herensugea, Gaueko eta besterekin abenturak biziko dituzte. Historikoa da, gainera, Iker eta Ixoneren lehen zenbakia, 1978koa, itzulpena izan gabe euskaraz ateratako lehen istorio jarraituko albuma izan baitzen! Eta komiki historiko honen berrargitaratzearen hitzaurrea idazteko ohorea izan dut; "Iker eta Ixone, haurrentzako komiki bat izan behar den guztia" izenburua jarri diot, eta hemen osorik irakur dezakezu, komikiaren aurkezpen gisa.

Gregorio Muroren "Iker eta Ixone" sailaren lehenbiziko hiru istorioak berrargitaratu ditu Harrietek - Gehiago irakurri

Arrakasta

2023/11/17

Zer ote arrakasta? Unean uneko azenarioa ala ibilbide luzearen ondorioa ote? Garbi bide dagoena zera omen: oxigenorik gabe bizi izaterik ez dagoenez, beti ere behar-beharrezko dela behin gailurra gaindituz gero behera jaistea, oxigenatze aldera baino ez bada ere.

Arrakasta - Gehiago irakurri

Euskarazko komikien HernaniKomik II. azoka

2023/11/15

Azaroaren 17an eta 18an izango da, ostiralez eta larunbatez, Hernaniko Atsegindegi plazan

Euskarazko komikien HernaniKomik II. azoka - Gehiago irakurri

Mendeurrenean, kantuzaleak bai, agertoki aproposik ez

2023/11/12

Gure amama zenari entzunez gero, Bergarak hiru gauza zituen Eibarrek ez zituenak: Bergarako errellenoak, Bergarako Kristoa eta Bergarako Orfeoia. Aitxitxak ere hiru aipatu izaten zituen, Bergarako Seminarioa, Bergarako Besarkada eta Bergarako Orfeoia. Biek zuten gogoko orfeoia. Behar bada, aurreko lauak aspaldiko kontu zaharrak zirelako eta, orfeoiaren sorrera, ostera, bion ezkonberritakoa.

Mendeurrenean, kantuzaleak bai, agertoki aproposik ez - Gehiago irakurri

Buruko osasuna XXI. mende hasierako futbolean

2023/11/11

Ander Izagirrek lagunduta, Zuhaitz Gurrutxaga futbolari ohiak «Subcampeón» liburua idatzi du. Ostegun arratsaldean aurkeztu zuten Anoeta estadioan. Bideratzaile lanak Juan Carlos Etxeberria kazetariak egin zituen.

Buruko osasuna XXI. mende hasierako futbolean - Gehiago irakurri

eBird plataformak taxonomia eguneratu duela aprobetxatuta, euskarazko txori-izenen zerrenda ere berritu dugu (v. 2023)

2023/11/11

Udazkenero eguneratzen du eBirdek munduko hegaztien zerrenda eta taxonomia, mundu osoko 40 hizkuntzatako txori-izenekin batera. Euskaraz ere halaxe egin dugu duela egun batzuk. Iazko zerrendan genituen hutsune batzuk betez eta azken urtean izan diren aldaketa taxonomikoei erantzunez, dozena erdi txori-izen egokitu ditugu eta beste 25 txoriren izenak gehitu ditugu eBirden zerrendara, orain arte euskarazko ordainik ez zutenak, hala nola, txio erregetxoa, papagai bulargrisa, zozo bekainzuria, mozolotxo eurasiarra, hegatxabal adarduna, buztanikara txukotkarra, antzandobi nubiarra edo leiotrix mokogorria. Bide batez, aplikazioaren euskarazko bertsioa ere eguneratu dugu.

eBird plataformak taxonomia eguneratu duela aprobetxatuta, euskarazko txori-izenen zerrenda ere berritu dugu (v. 2023) - Gehiago irakurri