Lekuko isillak
Nerabiei zuzendutako liburua izanda, gustau jatak. Afganistango talibanen errejimenan zehaztasunetan sartu barik, gerra zibil egoeran bizi dirazen andren mikromundua erakusten dok batez be (zapalduen artian zapalduenak), elkartasun eta adiskidetasun historia politt bat harixa dala, bertako errealidadia -eta historia pixkat- ezagutzeko atxakixa modura.
Paperjale.eus-en botatako iruzkiñak (atzetik aurrera):
- Egoerarik latzenetan, bisitarixari arreta ona emoteko ohitturiari eustia. Edestiaurretik DNAn txertatuta dagon portaeria, abrahamzaliak ekarrittako basakerixak ezabatu ezin dabena. Gaixuak, zenbat belaunaldi pasauko dittuk berezko sena atzera nagusittu arte?
- Desastrian erdixan, Afganistango gauza ederrak. Nan www.afghancultureunveiled.com/humaira-ghilzai/afghancooking/2010/04/homemade-afghan-flat-bread-nan.html
- Begiratu behar izan juat: toshak www.afghanaid.org.uk/what-is-a-toshak
- Ai, nere aurreiritzixak gorde biharko jittuadaz. Gero eta gorroto gehixago jetset erlijiño abrahamikueri (herri honetan eskuma-ezker sufridu doguzenak, bere bertsiño guztietan) eta horrek irakorketia ez jestak baldintzatu bihar...
- Begiratu behar izan juat: shalwar kameez eu.m.wikipedia.org/wiki/Shalwar_kameez (azkenian ikasi juat, jantzi horren izena! 😁)