Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Sei abizen euskaldun, eta bi erdaldun [geno-3]

2014/05/15

Kapitulu honetan azaltzen dut ze espektatiba nituen, familia eta abizenak ezagututa. Jatorriaren nondik norako jakin bat jasotzea espero nuen, gutxi gora-behera. Emaitza ikusirik, sorpresa hartu dudala ikusiko duzue, baina paradoxa azalekoa da bakarrik, azaltzen saiatuko naizenez.

Sei abizen euskaldun, eta bi erdaldun [geno-3] - Gehiago irakurri

Informatikaren irakaskuntzaz

2014/05/15

Gailu digitalez eta webgunez gero eta inguratuago gauden gizarte honetan, pentsatzekoa da informatikarekin zerikusia duten lanpostuek etorkizun ona izango dutela (eta hala diote hainbat ikerketa eta analisik); baina, paradoxikoki, informatikako unibertsitate-ikasketetan gero eta jende gutxiago ari da, gurean zein nazioartean. Zalantzarik gabe, horretan eragina duen faktoreetako bat da unibertsitate aurreko ikasketetan informatikako ikasgaietan ematen denak sortzen duen ideia okerra. Izan ere, orokorrean, erabilera da irakasten dena, eta ez ordenagailuen funtzionamendua, programazioa eta abar. Eta ez da izango adin horietan horiek irakasteko bide edo baliabiderik ez dagoelako, artikulu honetan ikusiko dugun bezala.

Informatikaren irakaskuntzaz - Gehiago irakurri

Aukeran, hobe Fernández euskalduna Atxaga erdalduna baino

2014/05/13

ETB2ren ’60 Minutos’ programak entzule-marka hautsi du, bart, “8 apellidos vascos” filmaren gaineko saioaz. Bistan da nahi besterako ematen duela zorioneko pelikulak. Eta, bide batez, horra non makinatxo batek ekin berri dion zenbatzeari zortzi euskal abizenen jabe ote den ala ez. Baina… zeintzuk dira euskal abizenak eta zeintzuk, ez? Marra bereizgarria horren nabarmena al da?

Aukeran, hobe Fernández euskalduna Atxaga erdalduna baino - Gehiago irakurri

Nola analisatu DNA Genographic proiektuan [geno 2]

2014/05/13

Sorta honetako bigarren kapitulu gisa, Genographic analisiaren alderdi logistikoa azalduko dut.

Nola analisatu DNA Genographic proiektuan [geno 2] - Gehiago irakurri

"Aihen ahula" (Daniel Landart, Elkar 1978)

2014/05/12

Daniel Landarten kronika-liburua, haurtzaroko oroitzapenetan oinarritua, Donoztiri (Nafarroa Beherea).

"Aihen ahula" (Daniel Landart, Elkar 1978) - Gehiago irakurri

Genographic proiektuan DNA aztertu dut :-) [geno-1]

2014/05/12

Nire DNA aztertu dut National Geographic institituaren Genographic proiekturako. Emaitzak ulertzeak denbora hartuko dit, eta blogean argitaratuko dut pixkanaka ikasten dudana, kapitulu desberdinak idatziz.

Genographic proiektuan DNA aztertu dut :-) [geno-1] - Gehiago irakurri

RSS bidez ilustratzen gera

2014/05/11

Aste honetan irakurri dut artikulu bat aztertzen zuena panorama RSSn alorrean. Egileak efemeride bat aprobetxatzen zuen: Google-k duela urtebete iragarri baitzuen Google Reader batzailea itxi behar zuela. Xabier Leteren "Gizon arruntaren koplak" entzuten irakurri dezakezue apuntea. “Periodikua letuz ilustratzen gera”.

RSS bidez ilustratzen gera - Gehiago irakurri

Franco, aliatuen beldur

2014/05/11

Alemaniak 1945an Bigarren Mundu Gerra galdu ostean, Francok hainbat gotorleku eraiki zuen Pirinioetan, aliatuek Espainia inbadituko ote zutelakoan. Bistan da diktadura militar frankista ez zela nazismoaren beldur izan, aliatuena baino. Gotorleku haiek ondare historiko gisa erakusten zaizkie, egun, turistei.

Franco, aliatuen beldur - Gehiago irakurri

Fraillerik bako frailletxia

2014/05/10

Arratsaldian, Vera de Moncayora. Veruelako monastegixa ikustera giñoiazen, baiña gauza gehixago be ba dagozela konturatu gara. Veruela 2014ko aprillan 19xa (8/8).

Fraillerik bako frailletxia - Gehiago irakurri