Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Franco, aliatuen beldur

Franco, aliatuen beldur

Amatiño 2014/05/11 10:55
Alemaniak 1945an Bigarren Mundu Gerra galdu ostean, Francok hainbat gotorleku eraiki zuen Pirinioetan, aliatuek Espainia inbadituko ote zutelakoan. Bistan da diktadura militar frankista ez zela nazismoaren beldur izan, aliatuena baino. Gotorleku haiek ondare historiko gisa erakusten zaizkie, egun, turistei.

Ez da ezein maltzurren asmakizuna,  ez dago inondik ere zalantzan; bisitariei eskaintzen zaizkien seinale ofizialek diotena da: La “Línea P” (de “Pirineos”) es un conjunto defensivo construido a lo largo de la vertiente pirenaica española entre los años 1944 y 1959. Miles de soldados de reemplazo trabajaron para levantar cientos de posiciones de hormigón armado (tipo “bunker”) en las cabeceras de los valles fronterizos por el temor de una posible invasión militar desde el sur de Francia que nunca se produjo. Hortik aurrera... Ulertu nahi duenak ulertu dezala.

Horietako hamabiren bat bunker Canfranc aldean eraiki ziren eta oraindik ere zutik diraute. Kanoi antitankeak, metraileta-kokapenak, fusil-behatokiak… bertako zaharrek gogoan duten historiaren ondaretzat kontserbatzen dira eta bisitariei ondo zaintzeko jaramonarazten zaie, hitzez hitz.

Bunkerra1

Bunkerretako bat, kanpotik

Bunkerra2

Bunker berbera, barrutik

jaime
jaime dio:
2014/05/11 16:00
Oker ez banago, orain dela hogeita hamarren bat urte, Abodi mendi-zerratik genbiltzala emaztea eta biok, horrelako bunker modukoa topatu genuen mendi-zerra bukaeran doi-doi Villanueva edo Hiriberrirantz doan bidezidor ondoan. Ez ditut barruko zertzeladak gogoan atxikitu, baina, nik uste hormigoizko lurpeko eraikin txikia zela.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: