Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Sarri, hitzez eta ahotsez

Sarri, hitzez eta ahotsez

Leire Narbaiza 2014/05/12 00:20

"Ola wapa etorri einbizu hau leidu bizu ta." e-mail baten mezu kriptiko hau jaso nuen bariku goizean. Artxibo erantsi bat zekarren postak eta "Bulegoa" pasartea itsatsita.

Eskerrak ostean whatsapp bat jaso nuen! Barikuan bertan 8,15ean Durangoko Plateruenan egon behar nuela zioen, Sarrionandiaren lanen irakurketa publikoa egin behar baitzuten. Lankide batek kale egin, eta ni harrapatu, ederto ezagutzen naute-eta! Inprimatu eta jo eta sua aritu nintzen prestatzen pasarte hura ganoraz eta taxuz irakurtzeko.

Bertara iritsi muntatu zutena ikusi nuen: antzokian hiru irakurketa gune ipinita, argi ahularen pean, mahaitxoetan jendea entzuten. Giro intimo eta goxoa, atmosfera paregabea.

Taberna aldean, urduritasuna eta lasaitua nagusi. Izan ere, bertan elkartzen ziren irakurtzeko zain zeudenak eta irakurritakoak.

Barrura sartu eta zain egon ginen, entzuten, aurreko eta ostekoen testuak. Bazuen giroak solemne puntua, baina era berean lasaia eta erlaxagarria ere bazen, gustura egotekoa.

Ia sei ordu iraun zuen irakurraldiak, eta 200 pertsona inguruk irakurri genituen beste horrenbeste testu. Musikaz eta kantuz ere hornituta egon zen bloke bakoitza. Gerora jakin nuenez, proiektua ez zen egun bakar batekoa, baizik eta denbora luzeagoa iraun zuena, eta barikukoa azken ekintza.

Ekimen polita izan zen. Ikaragarri ondo antolatuta, estetikoki ederra eta sakonean ere ekintza bikaina. Xumea bezain indartsua.

Zorionak antolatzaileei, primerako lana egin duzue-eta. Eta eskerrik asko gonbidatu/atrakatu ninduten lagunei ere, horrelako aukerak gutxi izaten dira eta: uztartuta idazle gogoko baten idatziak, eta ahots gorako irakurketaren plazera.

 

 

 

 

 

 

 

Txertatutako irudiaren behin betiko esteka

Mari Eli Ituarte
Mari Eli Ituarte dio:
2014/05/12 00:27
Erabat ados. Ni 21:00ak aldera ailegatu nintzen, eta ustekabeko polita izan zen. Bai antolakuntza aldetik, eta bai giro aldetik, oso polita.
Ziklo horretako lehen geldialdian ere izan nintzen (Jimu Iturralde izan zen hizlaria) eta proiektu ederra iruditu zait.
Merezi du horrenbeste eta gehiago ere Sarriren lanak!
Leire Narbaiza
Leire Narbaiza dio:
2014/05/12 00:31
Ni ere bertan nengoen ordu horretan! Asteon izan dut ekimenaren berri eta itzela iruditu zitzaidan! Oso ederra!Sarrionandiaren lanak hori eta gehiago merezi du, bai!
Mila esker Mari Eli erantzutegatik!
Marisa Barrena
Marisa Barrena dio:
2014/05/12 21:21
Poz handia eman digute idatzi dituzun lerrook Leire. Egia esan ilusio handiz antolatu dugu SARRI, HITZEZ ETA AHOTSEZ herri ekimena eta, besteak beste, zure partaidetzari esker lortutako emaitzarekin pozik gaude. Aitortu behar dizut "BULEGOA" izeneko testua ez zegoela zuretzat pentsatua. Agian zuretzat beste bat egokiagoa izango zatekeen. Dena den ederto egin zenuen eta txaloak merezi dituzu.
Bide batez eskerrak Mari Eliri be. Besarkada bana Sarrizaleon partez eta hurrengo arte.

Marisa Barrena
Marisa Barrena dio:
2014/05/12 21:37
Leire Narbaiza
Leire Narbaiza dio:
2014/05/14 10:40
Mila esker, zuei, Marisa, horrelako kontu ederra egiteagatik. Gozatua izan zen bertan parte hartzea!
"Bulegoa" ez zen niretzat, baina irakurri behar zuenak azken momentuan ez zuen joaterik izan. Bere ordezko izan nintzen, gustuz, eta Sarrionandiaren zale handia naizenez ez zait asko ardura egokiena ere ez izatea! Garrantzitsua bertan izatea zen!
Artikulu polita! Ederto azalduta bizi izan genuena! Hurrengo baten antolatuz gero, espero dut parte hartu ahal izatea!
Mila esker, bihotzez!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua