Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Sei abizen euskaldun, eta bi erdaldun [geno-3]

Sei abizen euskaldun, eta bi erdaldun [geno-3]

Luistxo Fernandez 2014/05/15 20:55
Kapitulu honetan azaltzen dut ze espektatiba nituen, familia eta abizenak ezagututa. Jatorriaren nondik norako jakin bat jasotzea espero nuen, gutxi gora-behera. Emaitza ikusirik, sorpresa hartu dudala ikusiko duzue, baina paradoxa azalekoa da bakarrik, azaltzen saiatuko naizenez.

DNA analisia egiteko orduan, zertxobait espero nuen, aitaren eta amaren abizenengatik... Lerro matrilineala eta patrilineala aztertzen direnez nagusiki, gure aita eta amaren jatorri desberdinaren arrastoa espero nuen aurkitzea. Emaitzak pixkat paradoxikoak izan dira alde horretatik.

Hauek dira nire zortzi deiturak: Fernandez Ostolaza Zubimendi Sarasua Rubio Egaña Ibartzabal Arrate

Aitaren lerrotik datorkigu Fernandez, eta amaren partetik Ostolaza, nahiz eta, jakina, amaren deiturak ere maskulinoak diren azken batean. Hala ere, amaren amaren amaren aldetik, ez dugu zalantza handirik: Mallabiako zen ama, eta haren ama ere bai (amaren aita Ostolaza Itziarren jaioa zen: Gipuzkoako kostan zabaldua dago deitura hori, Ostolaza). Guk dakigunagatik, lerro matrilineala Oiz mendiarne inguruko Bizkaia baserritar, barnealdeko eta erabat euskaldunean kokatzen da.

Aitaren Fernandez eta Rubio horiek berriz... Aita Elgetan sortu zen, eta haren aita, gure aitita, izen espainol petokoa genuen: Agustin Fernandez Rubio. Izen espainola, baina Bergaran sortua eta euskalduna. Haren gurasoak ziren "kanpotarrak" eta, ustez, erdaldunak nahiz eta litekeena den euskara ikasiko zutela. Kanpotik etorritako maisu-maistrak ziren, aititaren ama Teresa Rubio Aragoikoa, eta aita Fernandez, uste dugunez arabarra. Arabar erdaldun eta Fernandez horretan amaitzen da nik dakidana letro patrilineala eta uste du gu familian, nolabait, ba "beheragotik igotako" Fernandez batzuen ondorengo izango zela hura, Espainiatik edo bederen Gaztelatik datorrela Fernandez izen hori. Fernandez de Zeozer formula arabarrekoa ere ez baita izena.

Orduan, bada, aitaren lerro patrilineala eta Y kromosomaren analisiak arrasto hegoaldetar eta espainol bat emango zidala uste nuen. Eta amaren lerro matrilinealetik analisatutako DNA mitokondrialak emango zigula zerbait autoktonoa eta euskalduna.

Eta hartutako sorpresa izan da, aitaren partetik, R1b haplotaldekoak garela, eta azpi-adar batekoak gainera, non euskaldun tipikoen ar/gizon gehienak sartzen diren (!). Eta amaren aldetik, berriz X2c talde exotikokoak garela.

Hona pare bat mapa, batak R1b taldearen azpitalde bat erakusten du (nire DNA hor sartzen da), eta X talde matrilinealaren mapa, izatez, are dispertsoagoa litzateke, baldin murriztuko bagenu nire DNA mitokondrialaren X2c taldera.



Paradoxa azalekoa da, egiazki

Hala ere, datu eta mapa hauek eragin didaten sorpresa eta paradoxa efektua, egiazki, azalekoa da. R1b euskaldunen artean hedatua dago, baina inguruan ere bai, Europako Mendebalde osoan dago zabaldua eta gure azpitaldea, berezikiago, Iberian eta Gaskoina aldean ere bai. Alegia, normala dela euskaldunak R1b izatea, eta baita ere, oso normala dela espainolak R1b izatea. Normala eta, areago ere esan daiteke, tipikoa ere bai, bi kasuetan.

Amaren aldetik ere paradoxa azalekoa dela uste dut: gutxiengo baten haplotipoa da X2C, baina %1 edo %2 baten markatzailea izan bada. Gutxi gara, baina bagara, eta zantzuak daude, gainera, aspalditik dagoela adar hori Euskal Herrian.

Hurrengo kapituluetan haplotaldeen saltsan sartuko naiz, aitaren eta amaren haplotaldeetan ikerketa egiten ari naiz, eta datuak bildu ahala joango naiz argitaratzen.

Orain artekoak:

etiketak: genographic
Asier Sarasua Garmendia
Asier Sarasua Garmendia dio:
2014/05/15 21:18
Fernandez abizena Arabatik badatorkizu, diozu ez dela Fernandez de Zeozer eta orduan beste norbaitetik etorri zela. Baina kontuan izan Araban abizen konposatu asko galdu direla mendeetan zehar, eta beharbada jatorriz zurea ere konposatua zela. Esate baterako, nire lankide bat eta bere emaztea Gonzalez eta Ruiz ziren jatorriz, baina emaztearen familiak abizen konposatua berreskuratzea erabaki zuen eta orain Ruiz de Ozenda dira.

Informazio gehiago honako artikuluan:
http://archive.today/ZJgXa
Luistxo
Luistxo dio:
2014/05/15 21:50
Ba bai, baliteke arabar-euskaldun indigena peto-petoa izatea aitaren jatorria ere. Nolabait ilusioa egiten zidan espainolago izatea, ez hain endogamikoa aizu... JAJA, txantxa da, noski: espero dut jendeak ulertuko duela genetikaren eta jatorriaren gaineko ikerketa eta interesak ez duela zerikusirik "odol-garbitasunarekin", edo pedigri "hobeak" ala "okerragoak" izatearekin.

Bestalde, eskerrik asko pistagatik, baina ez dut interes berezirik Fernandez de Okariz edo holako zeozer bihurtzeko, posible dela deskubrituko banu ere.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004