Blogak
Ipurua, 1967
2014/12/16Orain dela ia 48 urte izan zen, 1967ko urtarrilaren 23an. Eibar futbol-taldeak eta Real Union irundarrak elkarren kontra jokatu zuten Ipuruan. Baita eibartarrek 6 eta 1 ganoraz irabazi ere. Baina ez pentsa, gero, ni honen futbolzale amorratua naizenik edo kristoren memoria dudanik. Ez bata eta ez bestea. Bertan nintzen, antza, batere gogoratu ez arren, Plazaolaren argazkiak salatzen duenez gero.
"Rockomikiak - Binetak & Doinuak" erakusketa Koldo Mitxelena Kulturunean
2014/12/16Inaugurazioa bihar, asteazkena 17, 19:30ean izango da, eta bisita gidatua etzi, osteguna 18, 19:00etan
Euskal enpresarik hedatuenetakoaren ahalak, hamabi hizkuntzatan
2014/12/13“EGA Master kasuaren metodoa” deritzan saiakera iazko abenduan plazaratu zen, Bilbon, euskaraz zein gaztelaniaz. Geroztik beste hamar hizkuntzatan argitaratu da eta hamabi argitalpenon aurkezpen bateratua egin du Deusto Business School negozio-eskolak Madrilgo egoitzan.
Tabakoa, betiko borroka
2014/12/122014ko abenduaren 12an Euskadi Irratiko Faktorian esateko prestatua
