Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Ez, @LABORALkutxa-k ez du erantzuten

Ez, @LABORALkutxa-k ez du erantzuten

Mikel Iturria 2015/08/05 11:27
Eroski, Fagor, Laboral Kutxa.

2004tik 2006ra gurasoek Laboral Kutxako konfiantzazko aholkulariei kasu eginez Fagor eta Eroski enpresetako hainbat finantza ekarpen erosi zituzten.

Jakingo duzuenez, bidean Fagor Etxetresnak pikutara joan zen 2013-2014an eta geroztik ekarpen horiek ere bidean geratu dira.

Eroskik arazo latzak izan ditu, baina oraingoz betetzen ari dira tratuaren zati bat (ez osoa, baina tira).

Gauzak dauden bezala egonik, pasa den maiatzean hitzordua egin nuen gurasoen bulegoko zuzendariarekin. Egoera zail honi irtenbidea bilatu nahian konponbide bat planteatu nahi genion kutxari. Idatziz egiteko esan zidan eta hala egin nuen. Posta elektroniko bidez bidali nuen idatzia 2015eko maiatzaren 8an. Handik egun batzuetara bidali zidaten posta jaso zutenaren baieztapena. Geroztik ez dut albisterik izan.

Bi hilabete pasata inolako berririk ez nuela ikusita, telefonoz jarri nintzen harremanetan uztailaren 17an. Pasako ziotela abisua zuzendariari.

Deia bueltan jaso ez nuenez, uztailaren 20an idatzi nien jakiteko ea zeintzuk diren beren asmoak. Ez dut ezer jaso bueltan.

Oraingoz, beraz, gauza bat argi daukat: Laboral Kutxak ez du erantzuten.

etiketak: laboral_kutxa, eroski, fagor
Eider
Eider dio:
2015/08/05 21:38
Ni aitarekin orain dela 2-3 urte jarri nintzen harremanetan haiekin (garai hartan Euskadiko Kutxa zen oraindik). Idatzia egin eta erantzunik jaso ez laupabost hilabeteetan. Erantzuna heldu zen, baina aldekorik ez. Orain bide judiziala hasi dugu haien kontra, beste erremediorik ez dugulako izan. Penagarria da Laboral Kutxak gai honetan izaten ari den utzikeria (beste berba potoloago batzuk ez erabiltzearren).
iturri
iturri dio:
2015/08/05 21:41
Mila esker komentarioagatik, Eider. Eta zorte on!
Iker
Iker dio:
2015/08/06 15:59
Kaixo! Ni egoera berean nago. Laboraleko oso-oso gertuko pertsona batek gomendatu zizkidan Eroskiko ekarpenak. Eta duela urte batzutatik hona, denok ezagutzen duzuen egoera: ekarpenen dirua jasotzeko aukerarik ez. Ez diot irtenbide ona aurreikusten egoerari, baina baldintza egokiak ematen direnean diruaren zati bat behintzat bueltan jasoko dudan esperantza ez dut galdi nahi. Bien bitartean, urtero-urtero interesak jasotzen ditut. Ez nago diru horren egundoko premian, baina izugarrizko frustrazioa eragin dit gaiak. Jakin badakit ordea, ekarpenak gomendatu zizkidan pertsonak ez zuela fede txarrez egin (ez dakit kasu guztietan hala izango ote zen), berak ere ez baitzekien diru hori bueltan jasotzeko horrenbesteko arazo egongo zirenik. Edo ezinezkoa izango zela.
Animo kaltedun guztiei.
Alex
Alex dio:
2015/08/06 21:31
Estafa pairatu dugun 30.000 familiei banaka banaka epaitegira joaten behartzen gaitu administrazioak. Gobernua beste behin iruzurgileen defentsan.
Agirre
Agirre dio:
2015/08/07 08:25
Laboralak saskibaloi taldea finantzatu behar du, lehentasunez. Garrantzi nagusikoa da kasakristotik etorri eta bihar munduko beste mutur batera joango diren hankaluze multimillonario horiei patrika epeltzea. Garrantzi estrategikoa.

Fagorrek, herri-diruekin eginikoa orain desegin eta herritarren diruarekin konpondu nahi izan du. Gauza onak saldu dizkigu baina prezio biziegian.

Eroskik, berriz, erbi-prezioan katua eman nahi izan du azken 30 urteotan, lehiakideek (Carrefour, Alcampo, Leclerq, Géant Casino...) gerrikoa estutzen zuten bitartean.

Eta euskara? Ez presente, ez gertuko. Total, hemengo jendea militantea da, prospektuak beste 12 hizkuntzatan editatuta ere, euskal herritarrak erosi egingo du gurea, "berea" ere delakoan. Inozo txatxuok!

Alegia, enpresa "normalak" direla: espainolak, iruzurgileak oro har, erdalzaleak. Kanpokoak (Bolivia, Txina, Peru...) esplotatuz, rollokoentzat etekina ateratzea xede bakarra.

joseba
joseba dio:
2015/08/09 23:54
Eroskik bederen bere hitza bete du oraingoz, Mikel. Ni ez nago oso gustora Laboral Kutxak gai hau kudeatu duen modu pasibo eta iheskorrarekib. Baina Eroskiri dagokionez, eta ekarpenez soilik ari nnaiz, hitza bete du.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter