Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Andra Mari abesbatza, demasa, urbitsetan

Andra Mari abesbatza, demasa, urbitsetan

Amatiño 2015/08/03 23:50
Musika-zaletasuna eragiten duten kontzertu horietakoa, bart, Donostiako Musika Hamabostaldiaren lehen asteburuan. Hayden-en Re maiorreko 93. Sinfonia, batetik, eta Mozart-en Do minorreko Meza Nagusia, bestetik. Sekulakoak gero, bata zein bestea, eta demasak, Mahler Chamber Orchestra eta Andra Mari Abesbatza, Manfred Honeck zuzendariaren batutapean.

Eliza-musikaren tradizioa, Mozarten berrikuntza alaia, austriar biolin-airea eta euskal polifoniaren maila… Dena, elkarrekin, Kursaaleko lapikoan sartu eta, horra, lantzean behin baino plazaratzen ez den gutizia. Urbitsetan.

Entzulegoak gogotik txalotu zuen ikuskizuna eta zeharo nabarmen azpimarratu, berriz, Andra Mari errenteriar abesbatzaren lan zaila bezain bikaina.

Andra Mari abesbatza

Mahler Chamber Orchestra eta Andra Mari Abesbatza, bart, Kursaalean* elkarrekin.

 

* Itxuraz, behintzat, urtez urte aldatzen ari da Donostiako Hamabostaldiaren entzulegoa. Gero eta gutxiago gara jakadun gizonezkoak eta gero eta gehiago, emeak zein arrak, euskaldunak.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: