Igorreko graffiti freskua
Oier Gorosabel
2015/07/30 07:13
Euskera asuntuan asko gustatzen jaku hilleta jotzia, eta marketing txarra da hori. Ez dot esaten fiestan eta ijiji ajajan ibilli bihar garanik beti –leku batzutan egoeria ona ez danian, gaiñera-, ez bada eze gure mezua “saltzeko” hobiak izaten dirala mezu positibuak. Asko gustau jata, adibidez, Gorbeiarako bidian nindoiala, Igorren topautako pintada hau.