Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Ip

Ip

Amatiño 2015/07/29 00:10
Ip zaio izena. Ip baino ez da, Canfranc gainean, 2.115 metrotan dagoen iboia, Pirinioetako aintzira. Auskalo zein ote izen labur horren jatorria baina, urrutiegi joan beharrik gabe, ezin gero ahaztu ip/ib sustraiari dariokeen ur-zentzua, ibai, ibar, ibi eta iboi bera kasu.

Azken glaziaziotik (12.500 urte) joan zen mendeko 1945 arte, Ip aintzirak zeharo natural iraun zuen. Urte horretan ekin zitzaion goitik beherako ur-hodia eraikitzeari eta, oraindik ere, mendilagun ditut 1960ko hamarkadako uda-oporretan bertan lanean aritutakoak, unibertsitate-ikasle gazteak zirelarik.

Canfranc herria 1.070 metrotan dago eta, esan bezala, Ip iboia 2.115tan. Etenbako 1.045 metroak, maldan gora, ordekarik txikienik gabe, ez dira artaleak. Eta goitik beherako buelta astuna, berriz, harrartez harrarte, kanka-puntarik sendoenak nekarazteko bestekoa.

Gainak merezi du, ordea. Zer esanik ez goiko bainu freskuak. Belarri arteko ideiak suspertzeko eta izter arteko barrenak baretzeko, ezin hobea.

Ip ibona

Ip aintzira, Collaradatik (2.886 m.). Egun bereko argazkia.

IP uretan 3

Bainua, "barriketa bakua"

Taldea

"Arañoiak" mendi-klubaren hainbat taldekide. Gazteena, behintzat, iruindarra.

Liliak

Lili zuria, erabat ezohikoa Pirinioetan. Zorionekoa omen.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: