Adarrak iñori bai, baiña norbere buruan...
Dezimononikuak gaur eguneko begixakin aztertzeko n-garren ariketa gaiztua ;-) Liburuan estilua pizkat gatxa egitten da; radixorik bako urte háretan jentian entretenimenduak oso desbardiñak ziran, erreloju haundixen tiki-taka astunan pian, liburu irakurketa kolektibuak, bizitzako gauzei buruzko hizketaldixak... Hórrek guztiok kontatzen dira testuan; gaur eguneko gizarte hiperkomunikauan pentsaueziñezkuak dirazen etxe isilletako ordu luziak gatxak dira siñisteko; nik neuk, txiki-txikittan, aittitta-amamen etxietako girua ezagutu nebalako, zeozer usaindu neike...
Bestalde, irribarre gaiztuakin irakortzen da protagonistian egoneziña: andriari adarrak milla bidar jartzen detsazen aristokratia; aldi berian emaztia aldarian dakana, sufrimendua jasateko dakan gaittasunakin harrittuta; baiña berari modu berian ordaintzen detsanian (behiñ bakarrik) zerua buru gaiñera jausten jakona. Hortik aurrera, bere psikosis hori ume sortu barrixari enfokatzen detsa protagonistiak, harik eta modu xelebre xamarrian akabau arte (haize korriente batekin; irribarrerako motibo gehigarrixa, kondaira mediebal horren beste adibidia ikustian). Amaieria, neri gustatzen etxatazen tipokua: idazlia nobeliakin bapatian aspertu eta di-da mozteko erabagixa hartu izango baleu lez.
Interneteko begirada epilogikuan, jakin dot D’Annunzio hau “dekadentismuan” ikurtzat hartzen dala (bai, benetako giro dekadentia daka nobeliak, moralki dekadentia batez be); gizon inpultsibo xamarra izan zala (harrigarrixa, Fiumeko independentziako pasartia); eta, eurekin bat egin ez bazeban be, D’Annunziok faszistetan eragin haundixa izan zebala.
PS: deigarrixena ixa ahaztu jata! Nobela honetan, XIX gizaldi amaierako fantasia erotikuen barri emoten desku D’Annunziok, Italiar pichalatigo protagonistian eskutik. Languidez, zurittasuna, mirame-y-no-me-toques estilua ei zan orduko gizonen libidua sutan jartzen zebena; eta exzitaziñuan exzitaziñoz emakumiak lortu zeikien gradu gorena... konortia galduta lurrera jaustia zan. Zorionez, modaz pasau dan kanona (guztiz ez: ezkontzetan, adibidez, mutillak neskia besuetan eruaten dabenian). Ut, ut! (neri etxata fiambre baten onduan etzintzia gustatzen).