Blogak
Gure Txikitoren historia, nork kontatuko zain
2023/10/26Jose Agustin Larrañagak bere kasa argitaratu (1) du “Indalecio Zarasqueta Uriarte. CHIQUITO DE EIBAR. El rey de la pelota” liburukotea, non pilatu duen sekula izan den pilotaririk onenaren datu-bilketarik ugariena. Ezin esan biografía denik, egiteke jarraitzen duen noizbaiteko biografiaren oinarrizko dokumentazio joria baizik. Hartara, ez al dago inor “pilotaren erregearen” historia kontatzeko gertu? (2).
Bidasoa 2018-2023
2023/10/23Bederatzi lagun hil dira azken bost urteetan Bidasoako muga pasa nahian. Eta ez dira ibaiagatik hil: Frantziako estatuaren politika arrazistagatik baizik. Horiei eskaini die Fermin Muguruzak azken dokumentala, «Bidasoa 2018-2023».
Amerikar epopeiaren kontzientzia txarra gogorarazteko westerna
2023/10/22Errealitateak fikzioa gainditzen omen du. Nork daki beti ote den horrela, baina Martin Scorseseren “Killers of the Flower Moon” (Los asesinos de la luna) filmak (1) gogotik ematen duen arren --thrillerra baino gehiago-- nobela beltzik beltzena, ez da fikzioa, orain ehun urte Oklahoman benetan izandako kasua baizik, David Grann kazetariak egiazko gertakariak ikertu eta 2017 urtean argitara emandako liburutik (2) jasoa.
Zapicoren gomuta eta oinordetza: made in Eibar
2023/10/19Zapico, Eibar Kirol Elkartearen material-zaintzailea, orain dela bi urte luze errretiratu zen, baina, oraindik ere, haren gomutak eta oinordetzak indarrean jarraitzen dute. Gomutak, espainiar ligaren lehen eta bigarren mailako “utilleroen” artean sekulako lagun-giroa sortarazi zuelako; eta oinordetza, berriz, erabateko “berrikuntza” asmatzeagatik.