Oso irakorketa atsegiña. Maittasunen fase eta episodio guztien artian, zelan ez norberan neurrikua topau? 😁
Jente sofistikatua
Harixa hartzia kostau jataan, baiña behiñ historixan sartuta, oso ondo harilkatutako liburua dok. Gustora irakortzekua, egittura erakargarrixa (zatikatuta, atzekoz aurrera...) eta gauzak ikasteko balixo dabena, foko turistikotik aparteko Erroma ezagututa bide batez. Kikil-usaiñeko kritikiak "emakume literatura" modura klasifikauko lajeukek, pertsonajiak erretratatzeko moduengaittik, euren portaerian arrazoiengaittik... idazlia bera be konforme egongo nintzakelakuan najagok (ez najuan ezagutzen, ene ba da ta ba... 🤦), baiña neuri, gustau jatak.
Paperjale.eus-en lagatako iruzkin gehixago:
Begiratu bihar izan juat: Pasquino es.m.wikipedia.org/wiki/Pasquino
Begiratu bihar izan juat: San Luigi dei Francesi elizako kuadruak. artepiu.info/caravaggio-roma-san-luigi-francesi/
Begiratu behar izan juat: Camille Claudel. eu.m.wikipedia.org/wiki/Camille_Claudel
Begiratu behar izan juat: Lavardensgo gaztelua. fr.m.wikipedia.org/wiki/Ch%C3%A2teau_de_Lavardens
Bikote harreman askoren amaieran egoten dan indiferentzixian erretratu bikaiña.
Idazliak kontaera oso partikularra jaukak: sei pertsonaren bizitzak atzetik aurrera, zatika eta intro barik, eta euretako baten abixapuntua nere ez-leku faborituetan: aeropuerto baten transito gunia, hegaldi artian...

