Kresala
Igual aldez aurretik sujestiñua nekalako, ona zala eta ona zala...? Etxuat uste: izan be, halako aurreiritzixak kontrako efektua izaten juek (hobia espero, benetan dana baiño) eta hamen ez dok-eta halakorik gertatu. Kresal usain eta sabore sarkor eta zahar hori jaukak liburu honek, eta berau dastatzeko irakorketa geldo, meta-billaketadun eta errepasuekin (Umberto Econ prologua-eta) eskatzen jok. Juan dan 40 bat urtian izan juat Corto Maltesen barri (ikonuak, erreferentziak, ni-baiño-nagusixaguendako-ziran-komikixak...) baiña, oiñ arte, etxuat bere historiarik irakorri. Zelako suertia, e? Ondiok halako gauzak deskubridu ahal izatia.
Paperjale.eus-en lagatako beste iruzkin batzuk:
- Ba jaukak zeozer berezixa, bai. Ez dok marrazkixa, ez dok historixia. Esango najeukek, kontatzeko modua dala. Historixia modu linealian kontau ahal izango zeukian, baiña ez: ausittako gidoia dok, kontau barik gelditzen dirazen historia ugarixen zatitxuak, eta puntatxo bat baiño ez erakuste horrek, icebergan peskisan jartzen gaittuk, jolas polittian. Praktikan, horrek komikixa poliki eta patxadaz irakortzia jakark: behiñ baiño gehixagotan esan juat, komikixen alde txarra, bizkorregi amaitzen dirazela dala. Kasu honetan, luze dirauk...
- Liburu honekin ikasten diharduten gauzarik interesgarri/latzena: ze neurriraiñok kakaztu jok Ozeania Europak? Etxuat esaten lehen jeguazen errejimenak perfektuak izango ziranik (monarkiak, feudoak...?) baiña seguru najagok Europarren esku zikiñak ez dabela hori konpontzen lagundu.