Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

“Ameslariak” kanta-taldeak 50 urte

2016/08/14

“Ameslariak” zitzaion izena, 1966an Eibarren aritu zen kanta-taldeari. Hemezortziren bat lagun ziren, Iñaki Sarasuaren zuzendaritzapean. Hogei urte inguru zituzten eta gehien gustatzen zitzaiena egiten zuten: kantatu.

“Ameslariak” kanta-taldeak 50 urte - Gehiago irakurri

Burutapenak Gizartea IV

2016/08/12

Gizartea IV Boterea, Zapalketa, Bortxa, Iraultza gaiei buruzkoak eta azken zertzelada zenbait dira emanaldi honetako burutapenak

Burutapenak Gizartea IV - Gehiago irakurri

Bakoitzak salba dezala bere burua

2016/08/11

Juan Zelaia, 1960tik aurrera euskal pila elektrikoa munduan barreiatu eta 50 urte geroago auto elektrikoentzako bateria aproposik garatzerik lortu ez zuena, atzo hil zen. Paradoxa bada ere, Donostiako Cidetec teknologia-zentruak metagailu elektrikoak egiteari ekingo diola iragarri zuen egun berean. Juanito Zelaia genuen euskal “enpresa-maisuen” belaunaldiaren azken ordezkaria. Haren heriotza XX. mendeko euskal industria-tankeraren azken hatsa baino ez da.

Bakoitzak salba dezala bere burua - Gehiago irakurri

Birritan biktimak

2016/08/10

“Indarkeriaren biktima guztiak injustuak izan dira” eta “biktima denek merezi dute gizarteak gogoan izan ditzan” aldarrikatu dute, beste behin, Joxemari Kortaren senide eta adiskideek, ETAk 2000ko abuztuaren 8an lantegi aurrean erail zuen enpresariaren oroitzapenetan.

Birritan biktimak - Gehiago irakurri

Burutapenak Gizartea III

2016/08/08

Gizartea III Lana / Zuzenbidea / Gatazkak / Osagaiak / Historia / Familia / Medioak gaiei buruz dira emanaldi honetan sarean jarritako burutapenak

Burutapenak Gizartea III - Gehiago irakurri

Zuk zeure buruarekin inbertituko al zenuke erdi bana?

2016/08/07

Espainiar ekonomia ez omen da 2017 urtean zehar %2,9 igoko, %2,00 baizik. Hiritarren konfiantza-maila %11,4 jaitsi da eta jendea beldur da hurrengo urtean lana galduko ote duen edo irabaziak murriztuko. Bistan da espainiar gizartea (euskal hiritarrok tarteko) ez dela bere buruaz fio. Eta espainiarrak ez badira (gara) euren buruaz fidatzen, zergatik besteek fidatu behar dute Espainiaz?

Zuk zeure buruarekin inbertituko al zenuke erdi bana? - Gehiago irakurri

Burutapenak-GizarteaII

2016/08/05

Gizastea sailean Gizartekotasunari buruzko burutapen zenbait

Burutapenak-GizarteaII - Gehiago irakurri

Materia ilunaren bila

2016/08/04

Bistan dugun materia guztia, ezagutzen dugun unibertsoaren %80 baino ez da. Ikusi ez arren, egon badagoen gainerako %20 horri “materia iluna” deitzen zaio. Eta izan baden baina oraingoz, inoiz, inon, ez dakusagun materia ilun horren bila dihardute, Canfranc-eko Lurpeko Laboratorioan, Aragoitik Biarnora bitarteko tren-tunelpean, Tobazo mendiaren (1.980 m.) harkaizpeko 850 metroko sakontasunean.

Materia ilunaren bila - Gehiago irakurri