Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Bizkaierara itzuli? Zein bizkaieratara?

Bizkaierara itzuli? Zein bizkaieratara?

Leire Narbaiza 2017/02/22 16:40
Info7ko Gureaz blai saoiko Egin kontu atalean emititua 2017ko otsailaren 22an

Asaldatuta gauzka Bizkaiko foru aldundiak itzulpen zerbitzuak kontratatzeko jarri duen baldintzetako batek: “Testuen euskarazko itzulpena bizkaieraz egingo da, Bizkaiera.biz atariko ‘Bizkaieraz idazteko jarraibideek’ ezarritako irizpideen arabera”.Bizkaiko batzar nagusiak

Askok desegokitzat jo dute baldintza hau, euskararen batasunaren kontra dagoelakoan, eta atzerapausoa delakoan zentzu honetan. Nik ez dut horrela ikusten. Mendebaldeko euskara -lehen bizkaiera- erabiltzen dudan neurrian, ez zait desegokia iruditzen. Uste dut euskalkiak, ganorazko euskalkiak, izan lezakeela lekurik halako testuetan, batasunaren kontra egin barik.

Ez gaitezen hipokritak izan, eta ez dazagun joka bizkaierarekin zubererarekin jokatzen ez dugun moduan. Izan ere, inor aztoratzen da zubereraz idazten dutelako zuberotarrek? Ez, ezta? Bitxia eta maitagarria begitantzen zaigu, eta euskararen aberastasuna dela aldarrikatzen dugu, Baina bizkaierarekin dena da estuagoa, baita bizkaieradunak eurak ere.

Ni ez nau larritu bizkaierara itzuli behar horrek, ikaratu nau zein bizkaierara itzuli behar den, eta zelako ereduan den. Sartaldeko euskara ez delako homogeneoa, eta sarriegi bizkaiera delako horretan, bizkaiera batua izenekoan, aditzak dira estandar nazionaletik aldentzen den elementu bakarra, lexikoa ia edonongoa erabiltzen delako. Horretarako nahiago dut erabili batuko aditzak, baina hiztegi eta espresio bizkaieradunagoa, zelan edo halan esatearren. Bertakoagotua.

BBN
Adibide bi: Batzar NagusiEI BURUZ; HAUTATZEN. Ez dira bizkaiera, eta bizkaieraz badaude pareko egitura eta berba.

Benetan situ beharko gintuzkeena da itzuli behar izatea euskarara, horrek esan gura du-eta gaztelaniaz produzitzen dela Bizkaiko jaurerrian. Hori da akatsa, Bernardo Atxagak salatu zuena Berriari emandako elkarrizketan:

“ nora bideratuko ditugun itzulpenaren indarrak: izango ditugu udaletxe eta bulego burokratikoetan urrea hautsa bihurtzen? Edo jarriko ditugu, esate baterako, Wikipedia itzultzen?”

Beste gai batek ere kezkatzen nau, azpikontratatu behar izatea enpresa bat. Ezingo ote dute foru aldundiko langileak izan behar, eskubide berberak izan? Derrigor azpikontratatu behar da itzulpengintza enpresa bat?

Honen atzean ez ote dagoen beste asmo ezkuturen bat. Badakizue, beti txarto pentsatzen

Hemen Info7-n


Serafin
Serafin dio:
2017/02/22 19:09
Ados Leire diñozunarekin. Ze bizkaiera horretan "nebazan, egozan, dodaz..." eta halakuekin izango litzakian susmua baino gehixago nik.
Sosola
Sosola dio:
2017/02/22 21:37
Leire nik berriz probintzialkeria eta itxikeria ikusten dot holakoen atzean. Honezkero nekea eta auzolotsa sentitzen dot nere lan-arloan, nazio-mailako lan-bilera eta batzarretan Bizkaiko ordezkariek beti-beti bere etxeko sukaldean baleude bezela jarduten direnean. Euskal Herriaren zilborra balira modura. Aurrean Zuberoako jendea dutenean eginahalak eta bi egiten bere mintzaira estandarrera hurbiltzeko. Foru Aldundiak, balizko "euskal estatu" horren "oinarriak" izango badira nola ba bizkaieraz jarri idazki ofizialak? Aparte egoteko, bereizteko gogoa edo asmoa ikusten dut nik.
Xabier Eskisabel
Xabier Eskisabel dio:
2017/02/22 22:33
Sosolaren ildotik jarraituta, ni ere auzolotsatuta nago.

Enkarterriko Zallan bizi den gipuzkoarra naiz. Zeharo erdalduna den eremuan bizi naiz.

Nik ez dakit bizkaieraz hitzegiten eta ulertu juxtu xamar, orain Bizkaiko erakunde ofizialek euskara erabiltzerakoan bizkaierara erabili behar dute? Euskararen estandarizazioa ze arraiotarako landu da Herri honetan azkeneko 50 urteetan?

Enkarterriko euskaltegietan bizkaieraz

Koldo Mitxelenak egindako ekarpena komuneko zulotik behera erreparorik gabe. Ez dugu erremediorik. Herri bezala patetikoak gara.
Patxi Lurra
Patxi Lurra dio:
2017/02/23 16:10
Datorren urtean euskara batuak 50 urte eta oraindik ez dakigu zein den batuaren eremua eta zein euskalkiena? Bizkaiaren barruko testuak bizkaieraz idaztearren asaldatuta? Zeugaz bat, Txargain.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua