Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Idazleen mintzoak. "X"a

2019/11/15

Deigarria egiten zait x letraren erabilpena, hitz baten esanahia leundu, goxotu, txikitu edo indartzeko. Jasotzen joan naiz eta hemen doaz. txo atzizki txikigarri eta aldi berean leungarridunak ez ditu jaso, egunerokoak ditugulako.

Idazleen mintzoak. "X"a - Gehiago irakurri

Zintzarria katuari jartzeaz Atxaga

2019/11/12

Ostiral arratsaldean eta larunbat goizean Atxagaren tailer bat egon da Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxean. Hamahiru laguneko taldeak zazpi ordu pasa ditugu Asteasuko idazlearekin.

Zintzarria katuari jartzeaz Atxaga - Gehiago irakurri

Alderdi Popularra falta

2019/11/12

Igandeko hauteskundeetan Alderdi Popularrak ez zuen, beste behin, batere diputaturik lortu Euskal Autonomia Erkidegoan. Ez Gipuzkoan, ez Bizkaian eta, azkenean, ezta Araban ere. Nire ustez, Espainiako Kongresuan Alderdi Popularrak hiru lurraldeotako ordezkaritzarik ez izatea albiste txarra da euskal joko politikoaren ikuspegitik.

Alderdi Popularra falta - Gehiago irakurri

1969 eta 1978ko ikasliburuak

2019/11/11

Espainian azkenaldixan jotzen daben haiziakin bat datozen gauza pare bat topau dittudaz gurasuen etxeko arasetan. Hamen ipiñiko dittudaz, girotzeko.

1969 eta 1978ko ikasliburuak - Gehiago irakurri

Kontzesioak, nork nori?

2019/11/10

Euskara gutxietsia gelditzen da, Paco Ibañez Donostiara etorri, Kursaala bete, euskaraz baleki bezala harro asko aditzera eman, eta aurkezpen arrunt bat egiteko ere gauza ez denean. Kontzesioa… nork nori?

Kontzesioak, nork nori? - Gehiago irakurri

Macarrones

2019/11/09

Círculo de Lectores itxi dute, eta etxez etxeko sare komertzialeko komisionistak lanik gabe geratu dira, liburu-salmenta sistemaren jabe Planetak arrazoi ekonomikoak medio erabaki duenez.

Macarrones - Gehiago irakurri

Eskuluziak

2019/11/08

Azkenaldixan "ziudadano ejenplarra" bihurtzeko bidian nago: hauteskunde guztietan botua emoten hasi naiz, esate baterako, eta hara, gaur txorizillo baten kontrako salaketia ipiñi dot munipenian.

Eskuluziak - Gehiago irakurri

Idazleen mintzoak. Itzulpenak

2019/11/08

Gaztelerazko itzulpen zuzenak, hitzez hitzezkoak, dira esamolde asko, edo gaztelerazko esaldi askoren nolabaiteko isla, euskal jitea duten esamoldean itzulita. Hizkuntza baten baliabide eta zirrikituak erakusten ditu. Idazle bakoitzaren aukera, irudimenaren aberastasuna, sarri ausardia ere, adierazten. Konparaketa eta bien arteko aukera egiteko balio lezakete. Ezbaian jartzen ditut zenbait, baina hala idatzi zituzten eta hala jaso ditut.

Idazleen mintzoak. Itzulpenak - Gehiago irakurri