Estatistika, zurruna bai, adierazgarria ez
Hiru arrazoi nabarmen, egia mozorrotu duten datuak ulertu ahal izateko.
Batetik, izatez, zifrak dira aurtengo lehen hiru hilekoak, aurreneko hamahiru astebetekoak, zeinetatik pandemiak ez zuen eraginik izan lehen hamaiketan. Hamahirutik hamaiketan baino ez, alegia.
Bestetik, artean, ez dira gogoan hartuak izan ERTEz eragindako langileak, Biztanleria Aktiboaren Inkestaren (EPA) metodologiaren arabera, lan-etena ez baita erabatekotzat jotzen etenaldia hiru hilabete baino laburragoa den bitartean.
Eta, hirugarrenik, lan berri bila ari diren langileek eskabide-prozesuari zehatz ekin arte, lanpostua galdutakoak ez dira zuzenean “langabetuak”, “ez aktiboak” baizik.
Ondorioz, horra non, teoriaz behintzat, langabezia Balearretan, Madrilen eta Gaztela-Mantxan baino ez den gehitu, eta Euskal Autonomia Erkidegoan zein Nafarroan, berriz, zer gertatuko eta, murriztu.
Hain zuzen ere, azken bi erkidego hauek dira, espainiar Estatuan, %10etik beherako langabezia duten bakarrak.