Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Kantari hunkigarria, adiskide samurra, lagunen laguna

Kantari hunkigarria, adiskide samurra, lagunen laguna

Amatiño 2020/05/04 20:50
Gaur goizaldeko ordu txikietan hil da Aitor Errasti. Ezustean txarto sentitu eta, hegaztadaren letxe, hiru egunetan joan da eibartar jator eta petoa. Kantazale eta kantari amorratua, ahotsa zuen benetan polita baina, batez ere, hunkigarria abesten ezartzen zuen sentimendua eta zerion zirrara. Sekula haserretzen ez zen adiskide samurra, lagunen laguna.
Kantari hunkigarria, adiskide samurra, lagunen laguna

Aitor Errasti Olalde

Hemeretziren bat urte izango zituen, 1966an, Arraten, “Ameslariak” kanta-taldearekin batera parte hartu zuenean, Goiz Argi emakume-elkarteak Indalecio Ojanguren “Kajoitxu” argazkilariari eskainitako omenaldian. Egun hartakoak dira beheragoko argazkiak.

Geroztik, Aitorrek ez zuen kantatzeko aukerarik sekula galdu. “Bere” Maiterekin ezkondu ostean, Cristal 4 taldea osatu zuten lau kideetako bat izan zen, Jabi Ibarrondo, Vicente Ramírez “Vicentín” eta Jesus Bastidarekin batera.

Zenbait urte geroago, aldiz, Voces y cuerdas taldea osatu zuen, “Vicentín” berbera tarteko, Asun Anguera eta orain gogoan ez dudan gitarra-jotzaile txiletar batekin.

Eta azken bolada honetan, berriz, Eibarko San Andres parrokiako koruan ziharduen, Arrate Larrañagaren zuzendaritzapean.

Goian bego.

 

Zabaleta Patxi2

Arrateko arkupe-sarreran, 1966ko apirilaren 24ean. Atzea ematen, zuzendari-lanetan, Iñaki Sarasua. Aurrez aurre, berriz, garai hartako edozenbat aurpegi, zein baino zein ezagunagoak (Plazaola argazkia).

Zabaleta Patxi1

Ezkerretik eskuinera, Aitor Errazti, Juan Antonio Iñarrairaegi "Oxido", Mikel Larrañaga (13 urte geroago alkate izango zena) eta Patxi Zabaleta (1988an ETAk erail zuena).

Zabaleta Patxi2

Iñaki Sarasua, Aitor Errasti, Patxi Zabaleta eta Mikel Larrañaga, Aitorren ezkontzan (Loiola, 1972).

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: