Blogak
"Iparraldearen orena", Iparraldeko ordua baino haratago
2022/09/28Irailaren 22an. hogeita hamar urte bete berri dira ETBk sortu zuela, Baionan, “Iparraldearen orena” albiste-programa, astelehenetik ostiralera, Allande Boutin (Vernon, 1958) kazetari paristarra (ama zuberotarra) zelarik arduradun, ordezkari, aurkezle, berriemaile, informazio-biltzaile, ekoizle, mezulari eta oroegile.
Etxerik gabeko bikote bat
2022/09/25Udatiarrak joan diren bezala, uda amaieran alde egingo ote du bikoteak hiritik?
Kritikorik “vintage” eta independienteena
2022/09/24“El crítico”, Juan Zavala eta Javier Moralesen dokumentala*, zinema-kritikaren garai-aldaketaren adierazgarri nabarmena da. Alegia, urtetan, Carlos Boyeroren gupida gabeko kritika zorrotzaren beldur izan den zinemagintzaren, eta Carlos Boyero nor denik ere jakiteke jarraituko duen “zinemiraren” arteko behin betiko etena.
Ama eta alaba, aldi berean
2022/09/20Azkenean, “Cinco lobitos” filmak ez du ordezkatuko (“Alcarràs”en* mesedetan) espainiar zinemagintza, 95. Oscar Sarietan. Donostiako 70. Zinemaldian ikusi ahal izango dugu, ordea, Alauda Ruiz de Azuaren filma, Zinemira sailaren baitan, hilaren 23an eta 24ean.
Terelu Camposekin desados
2022/09/18Lecturas-en adierazi duenez, beti izan du nahiago Lady Di Camilla baino
Naukas: urtean zehar Euskal Herrian eratzen den zientzia-zabalkunderik nabarmenena
2022/09/16Naukas zientzia-zabalkunderako jardunaldien XI. edizioari ekin zitzaion atzo eta, igande arte, hiru egunetan zehar eratuko da Bilboko Euskalduna Jauregian, Euskal Herriko Unibertsitatearen Kultura Zientifikoko Katedrak antolatua, Juan Ignazio Perez Iglesiasen ardurapean.