Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ortozik / Pandemien Ituna: EZ bakarrik da EZ

Pandemien Ituna: EZ bakarrik da EZ

Asier Arregi 2024/04/09 19:43
OMEren larrialdi pandemikoen itunari buruzko balio handiko informazioa Eva Manich abokatuaren eskutik. Ituna aurrera badoa informazioa bera debekatuko digute, hau bezalakoak lehendabizi, gero nahi duten guztia. Argi altxatu beharra daukagu: EZ! esateko.

Hor azpiko bideoan eskuragarri eta garbi azalduta daukazue gai honi buruzko kalitateko informazioa. Gure telebista eta komunikabideek ez digute kontatuko. Zero transparentzia.

Aurrera badoa behintzat, Munduko Ordena Berriaren hastapen legala izango da. Juridikoki lotesleak izan daitezke beraien erabakiak. Gezur zientifiko antologikoak Goebbels-en metodologiaz egi bihurtzen jarraitzeko beharra daukate ordea. Gezurra egi bihurtu eta gainera, inposatu.

Ez dago froga bakarra orain arte Covid-19 bezala izendatutako egoera sintomatologikoa SARS-Cov-2 deituriko birusak sortua denik demostratzen. Ez dago beraz kutsakortasun fisikoaren inolako ebidentziarik. Inolako beharrik ez beraz, ez itxialdi, kuarentena, musuko edo txertorik egiteko ere ez, birus madarikatua bera, inon ez baitute isolatu. PCRa eta asintomatikoen ipuina historiako fraude zientifiko handienetakoa izan da.

Ez dago beraz birus hori duen muki, arnas, txistu, odol edo inolako partikularik, pertsona batetik bestera pasata gaixotasunik sortzen duenik.

Bestalde, Covid-19 bezala izendatu duten sintoma talde osoa, gorputzean egon daitezkeen (edo inokulatu ditzaketen) partikulekin eta eremu elektromagnetikoen eraginarekin sor daitekela erraz ikusten eta frogatzen da hainbat ikerketa zientifikoren arabera goiko argazkiko taulan laburbiltzen den bezala (bi klik eginda irakurgai ezkerretan ikerketa zientifikotan oinarritutako eremu elektromagnetikoen efektuak eta eskubitan Covid-19 gaitzaren sintomatologia).

Gure askatasuna apurtzen, legez kanpo eginda eta inolako oinarri zientifiko barik hartutako neurriak jasan ditugu:

  • Bidaia pasaporteak
  • Txertatzeko koakzioak (eta derrigorrezko txerto mehatxuak)
  • Baimen informatu gabeko txertatzea
  • Kuarentenak
  • Itxialdiak
  • Mugikortasun mugak
  • Etxeratze aginduak eta orduak
  • Biltzeko eskubidea kentzea
Orain holakoak derrigortzeko ahalmena nahi dute, lege barruan egoten. 66 artikulotik 33 aldatzen dituzte (ai, zenbat gustatzen zaizkien zenbakitxoak elkarte sekretuetakoei...). Oinarri zientifikorik ez dute behar. Gainera, gezurra den bertsio bakarretik kanporako guztia zentsuratzeko ahalmen legal loteslea ere inposatu nahi dute itun berdinarekin.

Estatuek ez gaituzte babesten, alderdi politikoek ere ez. Osasuna ez dago beraien interesetan. Gutxiago, OME-ren jabe diren multinazional pribatuetan.

Osasun bakarra (Una sola salud), terminologia faxista da, neonazia edo global-sozialista. Osasunaren monopolioa ezarri nahi dute, mundu mailako totalitarismoa gauzatu: norbere osasunari buruz erabakitzeko pertsona bakoitzaren eskubidea pikutara. Burujabetzari erasoa, norberarenari (garrantzitsuena), baina baita herrienari eta estatuenari ere. Konbenio ugari apurtu: Obiedokoa, Nurenberg, Giza Eskubideak, eta abar.

Eta hau guztiau 2030 Agenda eta ONUrekin koordinatua. 

Esan EZ!

Burujabetzaren alde, aurrera!

 

Ea bideo honek Youtuben irauten duen... Informatuta egon nahi duen ororentzat, ezinbestekoa.

Bukaeran aipatzen duen Trust WHO bideoa ere, hemen:

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Asier Arregi

eibartarra, 74an jaioa, nekazaritza ingeniaria, geobiologoa, bioeraikuntzan eta elektromagnetismoan aditu eta aritua, geometria zalea, edo auskalo zer...kurrikulumek ordea ezer gutxi balio dute oraina bizitzerako orduan. Beraz, gustoren jarriko nukeena, orainzale, baina hori...ikasteko.
Azken erantzunak
Jode, zelako zomorro-friki-nerd itxuria dakazuen ... Oier Gorosabel, 2024/03/13 14:39
Millesker Eider, 2023/12/27 22:39
Zabieeerrr Zabier Adan Porreneiro, 2023/11/24 17:37
Bapo. Ondo ulertu nuen aurrekoan. Eskerrik asko. Amatiño, 2023/08/28 16:16
Bai adiskide, badago larrialdi klimatikoa eta ... Asier Arregi, 2023/08/28 15:26
Adiskide: alde zein kontra, besteen iritziak ez ... Amatiño, 2023/08/28 11:18
Ederra sartu digute bai, jaun andreok. Horretan ... Joseba Argintxona, 2023/08/13 20:18
https://hermanosbarea.tv/video/aguas-de-arriba-y-m... Asier Arregi, 2023/02/22 15:12
Hala bedi! Asier, 2023/02/18 12:41
Artikulu bikaina. Lerro gutxitan laburbiltzen du ... odlok, 2023/02/16 12:02