Blogak
Arrate Kultur Elkartearen eraberritze inauguraziorako egitaraua
2011/06/15Arrate Kultur Elkarteko lokalen eraberritzearen inaugurazioa dela eta, hurrengo egunetarako ekitaldi ezberdinak prestatu dira. Taberna eta Topalekua aretoak gaur ekainak 15 zabalduko dituzte bere ateak, baina bertso-saioak, topaketak, erakusketak, dokumentalak, hitzaldiak, ... prestatu dira hurrengo egunetarako.
Berriro ateak zabaltzeko prest
2011/06/14Eraberritze lanak bukatu ondoren, bihar ekainak 15 asteazkena, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara Arrate Kultur Elkarteak ateak zabalduko ditu. Ostegunetik aurrera, ekainak 16, martxan normalean.arituko dira elkartea eta taberna.
Nobela grafikoaren tailer aurreratua Gasteizen hurrengo astean
2011/06/13Paco Roca komikigile ezagunaren eskutik
Aurrerapenaren mitoaz jabetzearen aurrerapena
2011/06/13Ez, ez omen dugu dena galdu. Alderantziz, sekulako aurkikuntza egin omen dugu. Galdu dugu, bai, aurrerapenaren promesa, baina hain zuzen ere aurrerapen handiagoa omen da aurrerapena mitoa baino ez zela behingoz konturatzea.
Manuel Castells SGAEren botereaz
2011/06/11Bartzelonako akanpadan hitzaldi interesgarria eman zuen irakasleak.
Balenciaga Museoaren etorkizuna
2011/06/11Zalantzarik ez Cristóbal Balenciaga jostun getariarrak ondotxo asko merezi zuela ganorazko oroitzapenik bere sorterrian baina, hala ere, seguru gero bere ametsik naroenean ere ez zuela sekula taxu honetako gorazarrerik itxaron. Bai, berriketabako Cristóbal Balenciaga Museoak merezi du lehen bisita. Kontua da, ordea, bigarren bisitarik merezi izango ote duen inoiz.
Eibarko hittanuak aurrera
2011/06/10Maiatzian zihar hittano ikastarua euki dogu Eibarren. 37 lagun euki doguz Eibarko hiketia ikasten. Gogotsu eta hittanuari eusteko asmuakin. Esperientzia politta izan da, danondako.
