Blogak
Zer gertatzen ari da Donostiako Udaletxean?
2012/07/27Arraroak oso egiten ari zaizkit Donostiako Udaletxean politikarien artean, egunak joan egunak etorri, kamera aurrean ikusten ditudan hainbat gauza.
Hainbatek hobe luke zuhurtzia gehitxoago
2012/07/26EAJ-PNVk euskararen erabilpena normaltzeko legearen hogeita hamargarren urtebetetzea ospatu nahi izan zuen atzo Bilbon, Pedro Migel Etxenikeren zein Iñigo Urkulluren eskutik. Etxenike, 1982an, legea aurkeztu zuen Hezkuntza Sailburua zen eta Urkullu, ostera, gau-eskoletako irakasle. Hogeita hamar urte geroago, nafarra euskal zientzialaririk garrantzitsuena da eta bizkaitarra, berriz, prozesua gidatu duen alderdiaren buruzagi.
Xabiroiren 26. zenbakia atera da
2012/07/26Berrikuntza ugarirekin datorkigu Ikastolen Elkartearen komiki-aldizkaria
Idazleen idazlea
2012/07/26Orain dela gutxi, hegaldi berean gindoazen lau idazle. Aireratu bezain laster, nork bere liburua atera zuen sakelatik, gero bidaiaren zati handiena berriketan eman genuen arren. Lau liburu horietatik bi, idazle berarenak ziren: Alice Munro-renak, beste bi idazleek ere ezagutzen eta estimatzen duten idazlearenak, hain zuzen.
Aristotelesen poetika, arriskutan
2012/07/25Nik, estreinako, 1992an ikusi nuen lehen emaila. Euskal Telebistaren sorreran ekoizpen-ikastaroetan gidari izan genuen Herbie Eisner maisuak deitu zidan telefonoz esanez: “Telebista hil da. Hanburgora etortzen baldin bazara etorkizuna erakutsiko dizut”. Artean ETBren zuzendari nintzen eta, Eloy Diaz de Monasterioguren Teknika zuzendariak eta biok, hegazkina hartu eta elkarrekin joan ginen etorkizuna bertatik bertara ikustera. Hamar urte baino ez ziren ETB sortua zela eta geroztik beste hogei joan dira. Telebista ez da hil eta etorkizuna noiz iritsiko zain jarraitzen dugu. Baina Herbie adiskideari ez diot sekula gonbite hura behar beste eskertuko.
Telefono berria daukat
2012/07/25Mobila, eskukoa, sakelakoa, segapotoa, zelularra, mugikorra... nahi duzuen bezala deitu. Xahar-sinpletxo bat neukan, aldatzeko gogorik ez, baina tekla batzuk matxinatzen hasi ziren; ezin zenbakirik osatu, ezta mezurik idatzi ere. Beraz, nahi ezta ere, berria erosi behar. Oraintxe zen momentua inguruko gehienen antzera nik ere smartphone moderno bat eskuratzeko...
Donostia - Eibar, amaiera, oraingoz
2012/07/25Batzuetan zaila egiten da gustuko gauzei amaiera ematea. Baina amaiera horrek beste plazer batzuk ekarriko ditu, zeregina bukatzeko zain zeudenak.
Antzar Eguna
2012/07/24Lekeittioko bakanal basati honetako partaidia be ba naiz ni, 16 bat urte nittuanetik. Transgresiñua lehelengo urtietan izan zan, 25 urte bete nittuan arte-edo, ordutik hona normalidadia bihurtu da.
