Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Poz bikotxa ogitegi parian

Poz bikotxa ogitegi parian

Oier Gorosabel 2012/11/26 20:52
Niko bere 4 urtiekin gero eta gehixago barneratzen jabilk hizkuntzian trikimailluetan. Bizkor ikasten jok (zuzentzen detsagunian bebai), eta jeneralian pozik gabiz bere progresiñuakin. Gitxienez bi errejistro bajittuk oiñ: kalekua (“a que bai?” estilokuak) eta etxian darabiguna (“baietz?”).

http://lgarquitectura.files.wordpress.com/2010/01/celebracion_detractores.jpg

(Irudixa: LGA)

Azkenaldixan begiz jota jaukadaz ahalezko formak ; intuiziñua jaukat Lekeittion forma orijinalen korrupziñuhau ez dala aspaldikua (“emongo nazu” formia lez, itxuraz generaziño guztiak darabixena). Nik badaezpada halako bat soltatzen dabenian zuzendu egitten jetsat Nikori; berak onezkero ba jakik zelan esaten dogun guk (ahal dogu > geinke, ahal zara > zeinke, etabar) baiña ondiokan ez jetsak automatikoki urtetzen –lagunen berbetian pisua haundixagua dok gurasuena baiño, kontizu-.  Halan be, bihar horretan nabillela, bide batez nere intuiziñuori indigenen berbetian azterketiakin kontrastau nahi juat, zuzenketa biharrian autoridade gehixago izate aldera. Momentuz pare bat pertsonari galdetu jetset, 45 bat urtekuak, eta ustezko “akats” hori erreproduzitzen juek.

Halan be, atzo, ustekabian, kalian, esperantzazko argi bat ikusi najuan. Tomaxekin najindoian kaletik, betiko martxa geldixan (pegoraz pegora, bordilloz bordillo olgetan...) eta Agirre Solarteko okindegi parian andra nagusi bat urten jakun. Tomax ogixari begira-begira geratu jakon, eta andria neregana zuzenduta: “Emon leixo?”

(Txaluak, txapliguak, confettixa!)

“Emon lei(ki)xo”, beraz (gaur eguneko lekittar gaztiak eta ez hain gaztiak “emon ahal dotsat” esango zeukiena). Oso pozik geratu nintzuan. Batetik, itxuraz gure moroko aditz formak erabiltzen dirazelako, lekittar nagusixenen artian. Eta bestetik andriak, umiari ogixa emon aurretik galdetu egin zestalako (ohizkuena ezebe esan barik emotia dok: ogixa, txorradak, gozokixak...).

Bixok irribarrez segidu gajenduan ba, kalian gora: Tomax bere ogi koskorrakin, eta ni nagusi gehixagori galdetu bihar detsetela pentsauta, nere teorixia konfirmatzeko.

etiketak: berbologia
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024