Trepidante retranca
Bere linean, geografia eta beste gauzak erakusteko atxekixa entretenigarrixa erabiltzen jok Vernek; ¡sekulan egon bez, eta Itsaso Gorrixa ederto ezagutzen juat onezkero! Bide batez, giza tipuen deskribatzaille fiña agertzen dok barriro. Phileas Fogg ingles flematiko rutinazale inpasiblia, onduen –retranka nahikuakin-; Picaporte frantziar benetalarixan erretratua be etxagok txarto; Auda indixiana, barriz, zihero planua dok, edo hobeto esanda ez dok: Phileas eta bere lagunen mireslia hutsa da, bere edertasuna mundu erdittik zihar pasiatzera mugatzen dan zama pasibua. XIX gizaldi amaierako ikuspegi arrunta, bestalde; India eta Iparrameriketako indigenen izaera semianimala legez.