Reprise, baiña aldrebes
Esate baterako: urtiak pasau jittuadaz Benito Lertxundin “Ahaide delezius huntan” gozatzen (Zuberoa / Askatasunaren semeei, 1977), harik eta egillia Pierra Topet izeneko gizon bat izan zala jakin doten arte. Berak egindako bertsuetatik bat Lohidoi kantarixan ahotan entzun najuan, Ximun Haranek 1950 hamarkadan egindako grabaketetan (Xiberoko kantüak, Elkar 2003) eta orduan konturatu nintzuan doiñua ber-bera dala, baiña beste erritmo baten emonda. Harrezkero 1977kuak beste ñabarduria hartu jestak, ixa-ixa kantu barrixa bihurtuta... (zelako ondo).
Ezin dotenez topau interneten ez batan ez bestian grabaketarik, beste kantu bat erabilliko juat efektu honen adibidia emoteko: Brian Boru'n martxia. Lehelengo erritmo lasaixan, Clannadek emonda:
Eta gero martxa-kalejiren ohizko erritmuan, Chieftaiñen bertsiñuan:
¿Baietz kantu desberdiñak emon?