Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Como ranas

2013/11/16

Dicen, no lo he comprobado, que si se introduce una rana en un recipiente de agua caliente, salta y escapa de inmediato, impulsada por su innato instinto de supervivencia. Por el contrario, si se mete la misma rana en una cazuela de agua fría, se pone al fuego y se calienta poco a poco hasta alcanzar el grado de ebullición, la rana permanece impasible y se cuece, incapaz de percatarse del lento pero gradual aumento del peligro, que terminará finalmente con su vida. Esta distinta actitud en un caso y otro se debe, al parecer, a que la rana tiene un mecanismo biológico capaz de captar los cambios bruscos de temperatura pero no así los que se producen lentamente.

Como ranas - Gehiago irakurri

2013ko Munduko xake txapelketa jokoan Chennain... eta Interneten

2013/11/15

Azken urteotako oihartzunik handiena izaten ari da 2013ko Munduko Xake Txapelduna erabakitzeko Chennain (India) jokatzen ari den matxak, jokalarietako baten jaioterrian.

2013ko Munduko xake txapelketa jokoan Chennain... eta Interneten - Gehiago irakurri

San Mames Barria eta goria

2013/11/14

Aurreko larunbatean, Levanteren aurkako partidan, estreinako egon nintzen San Mames berrian. Jokoa, nahiz azkenean Athletic-ek irabazi, narrasa bezain lotsagarria. Estadioa, ostera, ederra, polita eta txukuna. Bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dut, gaur.

San Mames Barria eta goria - Gehiago irakurri

Bularretakoak

2013/11/12

Euskadi irratiko Faktoria saiorako egindako kolaborazioa

Bularretakoak - Gehiago irakurri

Firefox OS, gailu mugikorretan webari app-ek kendutako protagonismoa itzuli nahian

2013/11/10

Duela hilabete gutxi, jokalari berri bat sartu zen gailu mugikorretarako sistema eragileen deman; ordura arte, Android, iOS, Windows eta Blackberry zebiltzan joko-zelaian, eta Firefox OS agertu zen ustekabean. Baina jokalari hau ez da beste bat gehiago, besteekiko ezberdintasun nabarmen bat du: webeko aplikazioak soilik instala eta exekuta daitezke han, HTMLn idatzitakoak. Izan ere, Mozilla Fundazioak sortu du sistema eragile berri hau, gailu mugikorretan gertatu den app-en gailentzeari aurre egiteko eta webari berriz bere tokia irabazten laguntzeko.

Firefox OS, gailu mugikorretan webari app-ek kendutako protagonismoa itzuli nahian - Gehiago irakurri

Zirkuak

2013/11/10

Seguru gero PPren donostiar egoitzaren kontra gertatua ez dela ezker abertzaleak sekula egin duen oldarkeriarik handiena, eta EH Bilduk eskubide osoa duela nahiago duen jokabidea Eusko Legebiltzarrean hartzeko; baina, zirkua zirku, herri honetan zirkugilerik handiena ezker abertzalea izan da, bere erasoak gutxiesten eta inorenak handitzen.

Zirkuak - Gehiago irakurri

Donostia eta Zinemaldia

2013/11/10

Aste honetan behin baino gehiagotan irakurri dudan paragrafoa.

Donostia eta Zinemaldia - Gehiago irakurri

Zaloa

2013/11/08

Argazki berri bat astero

Zaloa - Gehiago irakurri

Dirua ez da dena, baina...

2013/11/07

Valentziako telebistarenak egin du, hogeitalau urte antenan iraun ondoren. Arrazoirik nagusiena dirurik eza omen da. Generalitateak ez bide du egitasmoari eusteko beste diru. Segurutik dena ez da horren erraza, horren sinplea, horren bakuna; izango da, bai, arrazoi konplexuagorik baina, zer nahi delarik, egia ere bada hedabide garestirik baldin bada egungo gizartean, telebista dela txapeldunena.

Dirua ez da dena, baina... - Gehiago irakurri