Mairu naparrak, ezpatak tente
Lehelengo nobelian nobedade sentsaziñua ez badaka be, gustora irakorri dot Banu Qasitarren peripezien jarraipena. Oinguan belaunaldi bi behera goiaz, eta liburuak Musa ibn Musan loibian (Muhammad ibn Lubb) bizialdixan gertatutakuak azaltzen desku: familixian berrindartzia Al-Andalus iparraldeko mugako lurretan, euskaldun eta leoitarrekin harreman txarrak mantenduta, bide batez Andaluziako matxinaden hasieria jarraittuta (Umar ibn Hafsun). Nobelia izanda be, bistan da idazliak orduko kronikak aldian izan dittuala historixia harilkatzian (hamen be, bibliografiazko 8 pajina datoz amaieran). Halan, pertsonajiak darabixen gertakari nagusixak benetakuak dira, eta horren inguruan garatzen dira trama guztiak. Orduan, liburuan ekarpen garrantzitsuena didaktikua bada be (aro ezezagun hori erakustia), idazliak narratiba teknikia ondo benderatzen dau. Horretara, ikastiaz gain, irakortaldixa oso atsegiña –eta luuuuzia!- egitten da.
Detalle txorra bat: ez dakitt Aurensanz naparran pentsakeria zein izango dan, baiña bere imajinaziñuak dakan sesguakin ideatxo bat egin leike. Izan be, musulman “on” guztiak poligamiari muzin egitten detse bere borondatez, emazte bakarra eta pertsonalidade haundikua aukeratuta. Eta sexua egitten badabe be (umiak dakenez), irakorlia ez da enteratzen ;-)