Blogak
Artadirik handienetakoa
2023/10/12Arno da, kareharrizko tontor berde-berdea. Astigarribia eta Olatz auzo mutrikuarrak elkarrengandik bereizten eta aldentzen dituen mendigunea. Bizkaia eta Gipuzkoaren arteko mugan. Kantauri isurialdeko artadirik handienetakoa.
Ittuen arteko bizitzia
2023/10/10El Baile De Los Malditos. Irwin Shaw. Azal gogorra. Spanish hizkuntza. 1960ko eka. 25a(e)an Planeta(e)n argitaratua. ISBN: 9788401490194.
Euskal hidrogeno berdea abian
2023/10/09Petronorren ekin zaio, gaur, sekula Euskal Herrian egin den lehen hidrogeno berdea ekoizteari. 2,5 MWko elektrolizagailu* txikia (11 milioi euro) da abian jarri dena, ondotik etorri beharko duten 10 eta 100 MWkoak urratsez urrats erdietsi ahal izateko.
Bi asteko Interrail-a
2023/10/08Gaztetan ez nuen Interrail bidaiarik egiteko aukerarik izan eta orain aprobetxatu dut. Bi astez ibili gara trenez Europako hainbat herrialdetan barrena. Lau geldialdi: Paris, Berlin, Praga eta Salzburgo.
So Few Pulsars, So Few Femals*
2023/10/07Gaur amaituko da Donostian, astean zehar Victoria Eugenia antzokia bete duen “Passion for knowledge” jaialdiaren ekitaldia. DIPC (1) ikerguneak antolatua, “zientzia-kulturaren jarduera sustatu, datozen belaunaldien ongizateari laguntzeko, eta zientzia, teknologia eta kultura ezagutzaren eragina nabarmentzeko”. Besteak beste, zortzi Nobel Sarik parte hartu dute, Jocelyn Bell Burnell eta goimailako zientzialariak tarteko.
Benetako zaletasun miresgarria
2023/10/05Aurreko zazpi egunetan, Bilboko Koral Elkarteko 8 urtetik 18ra bitarteko 50 kidek 1.235 km. egin dituzte, Hego Euskal Herriko hiriburu bakoitzean bost minutu kantatzeko. Mahlerren 3. Sinfoniaren bost minuturik berezienetakoak, behar bada, baina bost minutu besterik ez. Horretarako, ondo kantatzen ikasteaz gainera, lehen eta behingoz, benetako zaletasuna behar da.
Nevadako euskal artzainik ezagunena
2023/09/29Aurreko astelehenean, hilak 25, ehun urte bete ziren Kalifornian jaio zela Robert Laxalt, Ipar Ameriketako euskal diasporaren literatura-aitzindaria. Hamazazpi liburu idatzi zituen baina denetatik ospetsuena, “Sweet Promised Land” (1957)*. Aita zuen Dominique zuberotarra eta, haren bizitzaren ildotik, Mendebalde Urruneko euskal artzainen nondik norakoa estreinako ezagutarazi zuen.