Blogak
Ez nuke ezustean hil nahi
2016/07/17Adiskidea hil zait. Ni baino urtebete zaharragoa. Lagunarteko bosgarrena, azken bolada honetan. Bata bestearen ondoren. Auskalo zergatik baina, lagun askok egin beharreko dena egin izan dugu aldi berean: lehen jaunartzea, ikasketak, lanean hasi, ezkondu, seme-alabak izan, aitondu… Orain, berriz, badirudi denok aldi berean hiltzeko txanda heldu dela.
Agur sasoi oso bati
2016/07/14Bihotzeko minez, baina aste honetan bota dittut Garbigunera etxian nittuan musika zintta guztiak. Ez neukan nun entzun, eta kalidadez be gero eta eskasago entzutzen ziran,... hartara, danak hartu eta bota egin dittut.
Rafael Anchia, Ipuruan
2016/07/14Rafael Anchia, euskal jatorriko estatubatuar politikaria, atzo izan zen Ipuruan, denboraldi berriko lehen entrenamendua bertatik bertara ikusten, Mikel Larrañaga presidente-orde eibartarrarekin batera. Armaginen elastikoa jantzi eta saio guztia urbitsetan irentsi omen zuen.
Ehun urtez gorrixkatu zen hondartza
2016/07/13Muskiz eta Zierbena arteko La-Arena hondartza da, Bakiokoaren ondotik, Bizkaiko hareatzarik handiena eta jenderik gehien biltzen duten lauetako bat. Baina, horrez gainera, badu beste berezitasun nabarmen bat: bertako harea gorrixka da. Are gehiago, gutxi zein asko, oinak eta eskuak gorritu ditzakeen harea, ehun urte luzez burdin-meatzen ustiaketak utzitako jaraunspena.
