Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Gaurko greba

Gaurko greba

Markos Zapiain 2017/03/22 14:55

Bermeoko I.Arozena-B.Barrueta Institutuan irakasleen ehuneko 51k egin du greba, nahiz eta Hezkuntza Sailean ez agertu ehuneko 38a baino

Zergatik?

Hezkuntza Sailaren aplikazioan ikasturte hasieratik gurean lan egin duten irakasle GUZTIAK agertzen dira, alegia, 71 izen-deitura; besteak beste, bajan daudenak, dagoeneko ez dauden ordezkoak, aspaldi joandako ordezkoen ordezkoak, eta abar

Azken horiek ezinbestez markatu barik utzi behar, eta aplikazioak ulertzen du grebari uko egin diotela

Greba egin ahal izan duten irakasleen kopuru erreala 55 izan arren, Hezkuntza Sailaren aplikazioan, esan bezala, 71 ageri dira; halatan, datu erreala da irakasleen erdiak baino gehiagok greba egin duela, eta ez soilik ehuneko 38ak

Noski, nagusien hedabide nagusiak Hezkuntza Sailaren punta-puntako teknologia informatikoaren emaitzak ari dira zabaltzen 

xagra
xagra dio:
2017/03/22 23:37
Bai eta ez.
Hezkuntza Sailak erabiltzen duen teknologia kristona denez, mila aplikazioetan datuak behin eta berriro sartu behar dira, mila aldiz eguneratu eta, jakina, bateratu ez.
Aplikazioa betetzea tokatu zait eta Explorer erabiliz gero, aukera ematen zuen eskolan lanean zeintzuk ari ziren markatzeko. Bi kuadrotxo zeuden: eskuinekoan langileak eskolan dauden ala ez markatzeko, eta ezkerrean greba egin duten ala ez.
Exploreren, jakina, bestela modurik ez lan horiek egiteko.
Gurean datuak ongi atera dira: 50 langiletik 47k greba egin dute, %94k. Hezitzaileak ere gaur ez dira etorri, baina ez dira azaltzen estatistika horietan, beste fitxa batera doaz.
Markos Zapiain
Markos Zapiain dio:
2017/03/23 11:07
Eskerrik asko argitzeagatik. Dena den, gaur egun, uste izatea baten batek berez joko duela Explorer erabiltzera, ez baldin bazaio aldez aurretik abisatzen, ba ez dakit, ematen du ez dagoela atzetik bultzaka datu errealak ezagutzeko izugarrizko grina
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.