Blogak
Made in Eibar
2017/03/05Gasteizen bada ileapaindegia, Eibarren egindako “bizargile-besaulkia” duena. JASO markaduna, orain ehunen bat urte Daniel Acha zenak patente amerikarrez egindakoa. Eibarko industriaren urrezko garaien lekukoa.
Errealitatea laburtu beharra
2017/03/01Edozein informazio teknikoren berri ematerako orduan ohikoa izaten da teknikarien eta komunikatzaileen arteko eztabaida. Teknikoak xehetasunera, ñabardurara, ugaltzera eta luzatzera jo ohi du. Komunikatzaileak, ostera, orokorraren, ulergarriaren, motzaren eta laburraren hautua dagi.
Kandelak, azak eta aurrera doan herria
2017/02/27Gipuzkoako Hitzan argitaratutan 2017ko otsailaren 24an
Abesti bat gutxiago, Peter Punk!
2017/02/26Igande goiza. Antiguatik Igeldorako bidean, oinez, auto bat geratzen da ni baino pixka bat aurrerago. Neska bat jaitsi eta galdetzen dit ea inguruan non gosaldu dezaketen. Goizeko 9:00ak dira. "Zaila izango da zerbait aurkitzea Igeldoko kaskoan. Presarik ez baduzue, ni zuek bezala lasai-lasai gidatuko nuke paisaiari erreparatuz eta Oriora joko nuke. Bertan izango duzue aukerarik". Plan bera egin nuen nik ostiral iluntzean: Oriora joan.
Manu Alvarez, aurtengo Energia Saria
2017/02/25Manu Alvarez kazetariak irabazi du Energia 2017 Saria, ‘petrolio’ deritzan sailean. Manu El-Correo egunkarian lanean ari da azken 37 urteotan eta, seguru asko, Euskal Herriko ekonomia-komunikazioaren larrainean, kazetaririk ezagunena eta adituenetakoa da, baita itzalik handienetakoa ere.
