Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Uste baino hobeto, behar baino eskasago

Uste baino hobeto, behar baino eskasago

Amatiño 2017/08/23 00:05
Adituei jaramonik egingo badiegu, euskal ekonomia gero eta gehiago ari da hobetzen. Honelaxe diote harako datu makroek. Baina ekonomia hobetzeari, gurean, betidanik egotzi izan zaizkion lan-onurak nekez ari dira sumatzen.

Enpresen egoera nabarmen hobetu omen da. Baita kontsumoa gehitu ere. Eta euskal diputazioei entzunez gero, zerga-bilketa beraiek uste baino gehiago hazi. Nonbait dirua "itzuli" egin da. Baina, esanak esan, lanpostuak ez dira gehitzen, ez euren kalitatea hobetzen.

Zenbait datu zehaztuko badugu, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hiru diputazioek bildu dute zergatan, aurtengo zazpi hilabeteetan, iaz baino %15,6 gehiago, 1.090 milioi euro gehiago alegia. Euskal enpresen produkzioa euren ahalmenaren %83,5  besteko mailan dago, 2008 urtekoaren parean. Industria-lanpostuak %4,2 gehitu dira azken urtean, eta %18 azken hiru urteotan. Autonomoen kopurua, berriz, urtez urte gehitu da 2013tik hona, azken hamabi hilabeteotan gehienbat. 

Inoren menpeko lanpostuei dagokienez, aurtengo bigarren hiruhilekoaren datuen arabera, oraingo langabezia da azken sei-zazpi urteotako txikiena, 2009koaren pareko, baina 2007koaren bikoitza. Hala ere, Euskal Autonomia Erkidegoan behintzat, 1981tik 2000ra bitarteko bi hamarkada luzetan izandako datua baino hobea.

Oro har, egoera ez omen da batere txarra, baina, antza,  ekonomia "berria" ez da izango 2007 urte artekoa bezain emankorra lanpostuak sortzeko orduan.

Langabeziaren bilakaera2017-2

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: