Blogak
Gora literatura, musika eta euskara!
2024/12/18Gaur goizean zendu da, 78 urte zituela, Patri Urkizu, irakasle, ikertzaile, idazle, eruditu, melomano eta langile porrokatua. Bere handitasunean, gizon apal, xarmant eta gogotik maitatua. Behar bada, euskal literatoetarik musikazaleena. Berea da harako irrintzia: “Gora literatura, gora musika eta gora euskara!”.
Hilma af Klint kasu, pintura abstraktuak ez du aitarik, ama baino
2024/12/16Vasili Kandinsky handiak harro asko adierazi zuen, 1935an, historiako lehen pintura abstraktua berak 1910ean egindako akuarela zela. Maisu errusiarra 1944ean hil zen jakitzeke, inoizko lehen margolan abstraktua Hilma af Klint suediarrak burutua zela 1906 urtean. Af Klint ere 1944ean hil zen eta, hartara, denbora izan zuen kontrakorik adierazteko, baina ezer esateke zendu zen. Hilma af Klint emakumea zen, eta isilkorra. Nahikoa zuen bere buruarekin.
Gastua non murriztu aukera ideologikoa da
2024/12/15Aste honetan EITB maratoia izan dugu. Beno, lata duela aste batzuk hasi zen. Saiatu naiz ez ikusten horrekin loturiko ia ezer eta aitortu behar dut ia lortu dudala. Zailagoa izan da irratian paso egitea, Euskadi Irratia ohikoa baita eguneroko nire errutinetan.
Bayrou biarnotarra nagusi, Parisko Matignon jauregian
2024/12/13Arratsaldeko 4etatik François Bayrou Sarthou biarnotarra da Frantziako Lehen Ministroa. Bordèras* herrixkan (300 biztanle) jaioa (1951), baserriko semea, ama euskaldun eta alargunari lagundu behar izan zion irakasle-lanetan hasi aurretik.