ETB, ialgi hadi plazara
Edozer ere aurkezteko, areto itxian laurehun lagun biltzea ez da gero edozein astegun buruzuritan erraz lortzen den kontua, are gutxiago telebistarako berariaz ekoitzitako dokumentala ikusteko (euskarazko bertsioa hamar egun lehenago azaldua zen)(1), zer esanik ez bi adituren arteko iritziak jendaurrean azaltzeko.
Labur, zorrotz eta bizi, aurkezpenak (2) ez zuen aitzakiarik izan ez eta inor aspertzeko denborarik eman ere. Bost minutuko sarrera (3) zorabiagarria, lehenik, Natale Serón (4) eta Borja Macías (5) doktoreen arteko jarduna gero, Mikel Reparaz EiTBren nazioarteko zuzendaria tarteko, eta El gran tablero mundial, 46 minutuko dokumentalaren emanaldia, azkenik.
Aurkezpen-molde edo egitura interesgarria, kontraesana dirudien arren telebistara plazaratzeko aukera ematen duena, nahiz, honezkero, ekoizpen biak YouTuben ikusi ahal izan.
---ooOoo---
1) Zatika hainbat hilabete lehenago.
2) Otsailaren 3an, Bilboko BBK Aretoan.
3) Ikaragarri zenbat gauza gertatu ziren iaz, urtarrilaren 20an Trump Ameriketako Estatu Batuetako 47. presidentea denetik.
4) Nazioarteko Zuzenbide Publikoan eta Europar Batasuneko Zuzenbidean.
5) Zientzia Politikoetan.
- Mikel Reparaz, Natale Serón eta Borja Macías
