ABCk Parisko korrespontsala kanporatu
Larunbatean A vivir irratsaioan korrespontsalen tartean gonbidatu zuten Quiñonero. Bukaeran entzun nuen tarte horren despedida eta bertan kaleratzearen berri eman zuen Del Pino esatariak.
Igandean jaitsi eta entzun nuen saioa. Quiñonerok kontatu zuen liburu bat kaleratu zuela udazkenean: De la Europa de las libertades a la Europa de las extremas derechas. Madrilgo aurkezpena egiteko ABCko zuzendariarengana, Julián Quirós, jo zuela. Quiñoneroren arabera, hark erantzun zion ez zuela liburua aurkeztuko, ez baitu bat egiten ultraeskuinari buruz duen ikuspegiarekin.
Handik gutxira, Madrilen oker ez banago, ABCko topaketa batean, nazioarte saileko buruak esan omen zuen ultraeskuina hitza baztertu beharra zegoela. Quiñonerok ihardetsi ei zion Frantzian denek asumituta dutela ultraeskuinekoa dela Marine Le Pen. Astebeteren bueltan, gutxi gora behera, kaleratua izan zen. Bere ustez, Europan eta Madrilen trumpismoak medioetan duen penetrazioa aintzat hartu beharrekoa da eta erabakiaren atzean egon daiteke.
ABC-k komentario bat argitaratu du esanez kaleratu zutela ezin zuelako egunkari baten behar informatiboak asetu gabezia fisikoak direla medio.
Honen guztiaren berri ematen ari da Quiñonero Una temporada en el infierno blogean. Goian aipatu bezala blogari beteranoa ere baita.
Aste honetan Madrilen aurkeztuko du liburua, Madrilgo Prentsaren egoitzan.
Ur nahasiak.
