Blogak
Euskal Herriko burusoilak hipokratikoak dira
2024/08/11Euskal Telebistak bildu berri ditu gazterik samar burusoildu diren zenbait emakumezko eta gizonezko, eta euren ajeak kameraren aurrean kontarazi. Denetariko iritziak baina, batez beste, berdinezak andrea ala gizona izan.
Lurra esferikoa?
2024/08/08NASAren honoko bideoarekin terraplanistek jai daukate, inozo halakoak, ez dago zalantzarik: lurra esferikoa da...
Eusebio Azkue deskubritzen
2024/08/07Euskarazko vertsoak. Eusebio Maria Azcue. 558 orrialde. Basque hizkuntza. 1990ko uzt. 17a(e)an Labayru Ikastegia, Bilbao Bizkaia Kutxa(e)n argitaratua. Jarein bilduma 1. ISBN: 9788486833312
Ta ta tatam… ta ta tatam… Alma Mahler!
2024/08/06Tronpeta-solo ezagunarekin hasten da Gustav Mahlerren Bosgarren Sinfonia, eta horrela ekin zion Luxenburgoko Orkestra Filarmonikak, Kursaalean, Donostiako 85. Musika Hamabostaldiaren programa-barruan. Berrogei segundo baino ez, berrogei segundo miresgarri, berrogei segundorik aproposenetakoak musika posterromantizistaren iragarkia egin behar izango bagenu.
Tourmalet, mito turistikoa
2024/08/01Tourmalet (2.115 m.) da munduko mendaterik ezagunena. Frantziako Tourrak nazioarteko kirol-mailara jaso, ikuskizunak mito bihurtu eta erakargarri turistikoa izatera heldu dena. Tourmaleta --“urruneko mendia" (1) gaskoiz-- zailtasunaren adierazgarri da egungo modernitatean, Grezia klasikoan gordiar korapiloa (2) zenaren antzera-edo.
Sagardoak ez du C bitaminarik
2024/07/27Jakinekoa da XVI-XVIII. mendeen artean eskorbutoa zela marinelak gehien izutzen zituen gaixotasuna. 1747 urtean frogatu zen C bitaminarik ezak sortarazten zuela gaitza. Herri-tradizioak ondorioztatu zuen euskal marinelak zirela nekezen gaixotu ohi zirenak, ez baitzuten alferrik sagardoa edaten. Baina sagardoak ez du C bitaminarik. Orduan?