Astiberrik "Heartstopper" sailaren 5 eta 6 zenbakiak ere atera ditu
Jakin badakigu gazteek oso gogoko dutela Alice Osemanen Heartstopper komikia; izan ere, Netflix-en seriea ere badu mundu mailan arrakastatsua den frankizia honek. Bada, bi berri ditugu Heartstopperen zale euskaldunentzat, bata ona eta bestea txarra.
Berri onari dagokionez: 2024an lehen bi zenbakiak eta 2025ean hurrengo lauak argitaratu ondoren, 2026an hurrengo bi zenbakiak argitaratu ditu euskaraz Astiberri argitaletxeak. Ekainean atera zen 5.a, Aurrera, elkarrekin izenburukoa, eta uztailean (mundu mailako argitaratzearekin batera!) 6.a, Txirikordaturik. Beraz, Charlie eta Nick gazteen arteko maitasunaren kontu gehiago irakurtzeko!
Eta txarra... bada, saila amaitu dela. Bai, 6.a sailaren azken liburukia da, eta seriea ere amaierara iritsi da, uztailean bertan estreinatu den filmarekin, Heartstopper forever. 12 urteko ibilbidea izan dute komikiak eta sailak, eta bertan protagonisten bizitzen eta maitasunaren bi urte kontatu zaizkigu, unibertsitatera joateko momentua iritsi bitartekoak. Agur, bada, Charlie eta Nick!

