Blogak
Yosigoren argazkiak ikusgai Ernest Lluch Kultur Etxean
2008/01/28Datorren ostiralean inauguratuko dugu argazkilari donostiar honen lehen erakusketa. Flickr-eko kontuan dituen argazkiak ikusiz gero, erakusketa ikusteko gogoa piztuko zaizue.
Gure Eibar koittaua!
2008/01/28Ezagutzen dodan ez eibartar eibarreratu batek beti esten dau Eibarreri igartzen jakola asko sufridu daben herrixa dala. Alde batetik, bere orografixa inposibliak magia-jokuak egittera derrigortu dittuelako gure aurrekuak. Eta bestetik, sufridu dittugun azken gerra guztietan herrixa erre deskuelako —oker ez banago azken 200 urtian 3 bidar egin dau suka bere biharra—. Honeri guztioneri 70. hamarkadako industrializaziñuak ekarri zeban urbanismo salbajia gehitzen badetsagu, dakagun espezimenan zergaittixa agerixan lagatzen dogu.
Ventos de Saudade
2008/01/28Atzo Eibarko Coliseo berrian estrainekoz sartu nintzen. Zertara eta Plaentxiko laukote baten fado emanaldira, Ventos de Saudade: Arianne Unamuno ahotsean, Domentx Uzin gitarra portugaldarrarekin, Jon Basauri gitarra espainiarrarekin eta Ane Ugalde flautarekin.
Vicinayk bizi nahi
2008/01/28Sabino Arana Fundazioak aurtengo sarietako bat eman dio Vicinay Kateak izeneko enpresari. Zer egiten ote duen Vicinayk?
Imanol Murua, bai baina
2008/01/27Imanol Murua kazetariak jaso zuen aurreko ostiralean "Argia" astekariaren aurtengo prentsa idatziaren saria. Ondo asko merezitako saria, batere zalantzarik gabe, euskal kazetari politikorik onenetakoa baita. Muruak ez zuen asmatu, ordea, saria jasotzerakoan egin zituen bat-bateko adierazpenetan.
Areatzako markak: lubakiak eta zubiak
2008/01/27Areatzako Udalak "etxe honetan euskarari eutsi nahian gabiltza" lelodun lanpasa banatu du euskara erabiltzeko konpromisoa hartu duten familien artean. Batzuek oso gaizki hartu dute iniziatiba hau.
Zemiaková placka s dusenym mäsom
2008/01/26Edo “patata talua bere zukuan egindako okeliakin”. Mundu Zaharreko herrialde askotan legez, Ameriketatik etorrittako “zemiak” (patatia) oiñarri-oiñarrizkua bihurtu da Slovakiako sukaldietan. Halaxen, patatazko “placka” (“platzka” ahoskatuta) edo talua dagonik eta gauzarik tipikuena da, edozerri laguntzeko.
Eguzki ikurraren aztarrenak
2008/01/26"Joan ziren, joan, Jaengo Navas de Tolosara (1212) nafarrak, eta kateekin itzuli ziren etxera, eta kateak ekarri Herrira, eta kateak harmarrira" holaxe dio Joxean Artzeren poemak eta holaxe kontatu izan du nafar historia ofizialak, geroztik Tomas Urzainkik zalantza jarri duena. Bai, historilari honi jaramonik egingo badiogu, Nafarroako harmarriaren kateen historia asmakizun hutsa da, bai baitira 1212ko guduaren aurretik molde bereko kateak, Lizarrako San Migelen (1160), Chartreseko katedralean (1164) zein Iruñeko zenbait Biblia-erreprodukzio txikitan (1189).
