Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Gure Eibar koittaua!

Gure Eibar koittaua!

Leire Narbaiza 2008/01/28 18:36
Ezagutzen dodan ez eibartar eibarreratu batek beti esten dau Eibarreri igartzen jakola asko sufridu daben herrixa dala. Alde batetik, bere orografixa inposibliak magia-jokuak egittera derrigortu dittuelako gure aurrekuak. Eta bestetik, sufridu dittugun azken gerra guztietan herrixa erre deskuelako —oker ez banago azken 200 urtian 3 bidar egin dau suka bere biharra—. Honeri guztioneri 70. hamarkadako industrializaziñuak ekarri zeban urbanismo salbajia gehitzen badetsagu, dakagun espezimenan zergaittixa agerixan lagatzen dogu.

 

Jakiñekua da gure herrixan soluziñua gatxa dala, espaziuak gitxi, estuak eta aldapatsuak dirala. Halan da be, zeozer egin zeikiala, argi dakat. Ointxe zan gure aukeria, baiña ihes egitten laga detsagu. Betikua, ointxe hilletia joten, ura juan eta presia egiñ!

Aspaldixan Eibarren egon ez danak ez dau herrixa ezagutuko. Hainbeste bota-eta-barrixa-egiñ-ekin, bonbardeautako herrixa dirudi, barren! Kanpotar bat etorriko balitza zergertatzen dan jakin barik horixe pentsauko leuke, seguru!

Zaindu bihar zana, Alfako ofiziñak, adibidez, botata. Arnasia emoteko bihar zana erdigunian parkiak, esate baterako, espekulaziñuan bende. Merkatu plaza barrixa (izen ridikulo autogorrotuan erakusle, sasi-moderno guran) multinazional eta makro denden esku Eroski, Zara), basarrittarak hotzak akabatzen (ez daittezela kejau, danen bistan dagoz-eta). Anbulatorixoko parkia, deseginda, arbola barik, espaloi bihurtuta (zer da hori? Ze nesezidade zeguan hori egitteko?).

Porlana nunahi, eraikitze-lanak edonun. Hori bai, espaloiak zuloz eta koskaz beteta. Calbeton kalia konstruktorien muestrarixo bihurtuta “ze etxe gustatzen jatzu? Eraikitta dakazu gure muestrarixo osua Eibarko Calbetonen, juan eta aukeratu!”

Juan jaku hobetzeko aukeria. Ez dago bueltatzerik. Igual berrogei urte barru, edo ehun, edo auskalo noiz izango dogu/dabe guk galdu dogun oportunidadia!

Hori, baiña, ez da gertatuko dana eskillara mekanikuekin konpontzen dala pentsatzen dogun bittartian. Eta sensibilidade puntu bat garatzen ez badogu.

Herrixak ez dakitt, guk geuk ez dakagu erremedixorik!

etiketak: gorri, Kalamuatik, berde
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua