Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ortozik / Ventos de Saudade

Ventos de Saudade

Asier Arregi 2008/01/28 12:46
Atzo Eibarko Coliseo berrian estrainekoz sartu nintzen. Zertara eta Plaentxiko laukote baten fado emanaldira, Ventos de Saudade: Arianne Unamuno ahotsean, Domentx Uzin gitarra portugaldarrarekin, Jon Basauri gitarra espainiarrarekin eta Ane Ugalde flautarekin.

 

Haize bolada oso atsegina izan zen, ezpairik gabe barrenean saudadeak astindu zizkidana. Lisboan urtebete egin nuen 96ko Urritik 97ko Irailera, motz samar gelditu zitzaidana.

Handik saudadeak ekarri nituen. ORTOZIK hasiera mezuan portuguêsak sentimendutarako daukan hiztegiaren deigarritasuna aipatzen nuen, obrigado obligado jartzean. Obligaturik sentitu nuen nere burua inoiz, gero eskerronez egoteko. Bitxia.

Hitz edo kontu xelebre batzuk komentatuko ditut orain ditudan saudadeak hiltzeko. Gaurkoan, saudade bera, hurrengoan maitemindu, ligatu, maitatu eta horrelakoak desberdintzeko erabiltzen dituztenei buruz idatziko dut, edo hizkuntza zoragarri honen beste konturen bat.

Saudade, batzuk nostalgia, herri-min edo zerbait gogoratzean sortzen den tristura bezela itzultzen dute. Nik ez dut batzuk tristura eta melankoniarekin egiten duten lotura esturik somatzen, baina hainbeste portugaldar herritik kanpora egonda...Han egon nintzen garaian 10 bat milioi pertsona inguru ziren estatuan bizi zirenak, eta 4 bat milioi kanpoan, Europan, Amerikan, Afrikan edo Asian. Hala eta guztiz, saudadea ez da urruntasuna, iraganeko gertutasuna baino.

Fernando Pessoak horrelako zerbait idatzi zuen:

    Saudades so portuguêses conseguem sentir bem
    Porque têm essa palavra para dizer que as têm

Hau da, saudadeak portugaldarrek bakarrik sentitu ditzaketela ondo, dauzkatela esateko hitz hori daukatelako. Politta, baina nere ustez sentimenduekin hizkuntza guztiak mugatuak dira, gehiago edo gutxiago. Hitza ez izanagatik, sentitzeak bere tokia du.

Sentimentuetan hitzak motz.

Pertsona batetaz ere eduki daitezke saudadeak. Aspaldi ikusi barik egonik, egon, ikusi eta berarekin tarte atsegin bat pasatzean matando saudades zaude.

Blogean bideo bat sartzeko praktikan aurkitutako ñoño xamar honetan irakurri dudan esaldi batek sentimenean erresonantzia bezalako bat eragin dit. Bai, hori, hori: Saudade é a certeza de ter vivido e sentido o que algum dia, em algum lugar nos marcou pra valer. Saudadea inoiz sentitu edo bizi izan dugunak era berezian markatu izan gaituenaren ziurtasuna da. Era berezian jarri dut, pra valer hori zelan itzuli jakin barik, balio izateko, probetxurako, baliotsua bilakatzeko...

 

Bukatzeko, Plaentxiko laukote ausartari eskerrak eman beharrean nago, kontzertu bikaina eman eta Portugal gogora ekarri izanagatik, muito obrigado. Era honetan nere saudade batzuk erahil ditut. Gelditzen direnekin zuekin jarraituko dut xelebrekeriaren bat edo beste azaltzen. Hurrengorako pistak, namorar, apaixonado, fofinha espantosa eta abar.

 

Ventos de Saudade

Avante!!

 

 

 

 

 

etiketak: saudade, portugal
ortozik doiana
ortozik doiana dio:
2008/02/02 15:32

Bai, horixe berori egon giñan komentatzen, ze pozik jarri zenduen jendia! Zuendako be, zelako emoziñua! Negar malkuak ugari ziran Koliseuan, baiña irripar eder batekin lagunduta. Izan be, saudadea ez da samiña, edo ez samiña bakarrik. Tristura alaia, ezaren izana, izanaren eza, nahaste gazi-gozo sentittua, sentimenen oroipena...Obrigadissimo pelas tuas palavras, e muito mais por cantar assim nestas terras bascas bocadinho longe da Lisboa. Beijinhos para voçes e, avante!

Arianne
Arianne dio:
2008/02/01 21:19

Saudade haiziak ekarri gontsuzen zuri, Asier, eta zorionez beste hainbati baitta. Negar malkoren batzuen moduan agertu zan saudadia Coliseuan domekan. Izen be, horixe da fadua, patua, saudadia, presencia de la ausencia, ezaren izana.

Muito obrigado a vocè, por chegar como um veleiro cheio de lindas palavras.

Beisinhos!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Asier Arregi

eibartarra, 74an jaioa, nekazaritza ingeniaria, geobiologoa, bioeraikuntzan eta elektromagnetismoan aditu eta aritua, geometria zalea, edo auskalo zer...kurrikulumek ordea ezer gutxi balio dute oraina bizitzerako orduan. Beraz, gustoren jarriko nukeena, orainzale, baina hori...ikasteko.
Azken erantzunak
Jode, zelako zomorro-friki-nerd itxuria dakazuen ... Oier Gorosabel, 2024/03/13 14:39
Millesker Eider, 2023/12/27 22:39
Zabieeerrr Zabier Adan Porreneiro, 2023/11/24 17:37
Bapo. Ondo ulertu nuen aurrekoan. Eskerrik asko. Amatiño, 2023/08/28 16:16
Bai adiskide, badago larrialdi klimatikoa eta ... Asier Arregi, 2023/08/28 15:26
Adiskide: alde zein kontra, besteen iritziak ez ... Amatiño, 2023/08/28 11:18
Ederra sartu digute bai, jaun andreok. Horretan ... Joseba Argintxona, 2023/08/13 20:18
https://hermanosbarea.tv/video/aguas-de-arriba-y-m... Asier Arregi, 2023/02/22 15:12
Hala bedi! Asier, 2023/02/18 12:41
Artikulu bikaina. Lerro gutxitan laburbiltzen du ... odlok, 2023/02/16 12:02