Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Yosigoren argazkiak ikusgai Ernest Lluch Kultur Etxean

Yosigoren argazkiak ikusgai Ernest Lluch Kultur Etxean

Mikel Iturria 2008/01/28 20:00
Datorren ostiralean inauguratuko dugu argazkilari donostiar honen lehen erakusketa. Flickr-eko kontuan dituen argazkiak ikusiz gero, erakusketa ikusteko gogoa piztuko zaizue.

 

Esan bezala, datorren ostiralean inauguratuko dugu kultur etxean Yosigo argazkilari donostiarraren lehen erakusketa. 0607 mostran, batez ere, Donostian (eta Donostiari buruzko) argazkiak bilduko ditu. Hori bai, ez etorri betikoaren bila. Yosigo argazkilari ezaguna da flickr.com-en paratutako lanengatik. Baditu zale porrokatuak, adibidez Processblack edo Love.

Inaugurazioa otsailaren 1ean izango da, arratsaldeko 19:30etan. Kontutan izan erakusketa-aretoa Anoeta Estadioko 8. atearen aldamenean dagoela. Otsailaren 23ra arte, obrak ikusteko moduan egongo dira ondorengo ordutegi hauetan: astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 20:30etara; larunbatetan, berriz, 17:00etatik 21:00etara.

Gauza kurioso bezala, erakusketaren berri emateko bi argazki egongo dira hortik zehar. Bata, kultur etxeak egindakoa, ofiziala; bestea, artistak lagunen artean banatzeko erabiliko duena, ofiziosoa. Biak zein baino zein hobeak.

yosigo

Juan Luis Etxeberriak propio egindako testuan zera dio: “Autodidakta, ezinegonak soilik erakusten duen trebetasunaren jabe, Yosigok abstrakzio osoa lortzen du. Donostia paregabea erakusten digu, ez distira edo enkoadraketengatik, ezta atzealde lanbrotsu ederrengatik, inork lortzen ez duena erdiesteagatik baizik: argazkia ateratzeko unean gu ikusezin bihurtzea”.

Hau da azal ofiziosoa:

yosigorena

En castellano

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter