Blogak
Ekainaren amaieran Sardiniatik barrena
2023/07/17Sardiniako ipar aldean ibili ginen zortzi bat egunez: Alghero, Olbia eta Castelosardo herrietan hartu genuen ostatu.
Parisko zirriborruak
2023/07/17Idazteko formia aldatu jakuk, erregular! Ze alde igartzen doten? Ba, hara: oin dala urte batzuk, biaje batian, notak hartzen juango nintzuan (gaurko legez), eta erretratuak, baiña gorde egingo najittuan; eta, egunan amaieran, danak idazki baten antolatuko najittuan; batzutan bertan egunian argitaratzeko (blogian, internet konexiñua euki ezkeriok), zein artxibatzeko, etxera allegatzerako orduan tolosteko asmuakin. Horretara, idatzittako gauza bakotxak ediziño bihartxo bat jeukan gero, txarto ipiñittakuak zuzentzeko edo diskurtsua aldatzeko aukeria emoten zebana. Amatiñok zelan egitten daben? Ba halako estiluan.
Ordurik gabeko hitzordua
2023/07/15Maurizio Elizalde txistulari baztandarra elkarrizketatu nahi izan nuen, 1974ean., eta aldez aurretik hitzordua eskatu. Elkarrizketa egiteko aukera eman zidan birritan esan beharrik gabe, ordurik ez zidan, ordea, sekula eman. Zer egunetan? Goizez ala arratsaldez nahiago ote? Zein ordutan? Ez zidan inoiz erantzun zehatzik eman. “Ni hemen nago beti. Nahi duzunean etorri.”
Mendi-pistarik ikusgarrienetakoa
2023/07/11Ez da, gero, inondik ere erraza, batere etenik gabeko maldan gora, 16 kilometroko pistarik aurkitzea gure inguruko mendietan nahiz Pirinio guztian zehar. Baina bat, behintzat, bada, Borau gaineko (1.134 m.) errepidetik Las Blancas gailurrerainoko (2.159 m.) mendi-pista.
